Real Sociedad de Futbol SAD

06/19/2018 | News release | Distributed by Public on 06/19/2018 02:40

Estreinaldi ona

Errusiako Munduko Txapelketa ondo asi da Alvaro Odriozola, Adnan Januzaj eta Hector Morenorentzat. Hiru jokalariek Reala ordezkatuko dute bere selekzioekin. Porrota ezagutu gabe (bi garaipen eta berdinketa bat), Hector Moreno izan zen parte hartu zuen jokalari bakarra. Mexikok 0-1 gainditu zuen Alemania, munduko txapelduna.

Defentsa donostiarrak Munduko Txapelketan estreinatzeko aukera itxarongo du bigarren jardunaldian. Espainiar selekzioarentzat asteazkenean hasiko da Iranen aurkako neurketarekin (20:00) lehen partidan Portugalen aurka berdindu ostean. Bestaldea, Adnan Januzajen Belgikak Tunisiaren aurka jokatuko du larunbatean (14:00). Larunbatean Mexikok Korear Errepubliaren aurka jokatuko du (17:00).

Odriozola:

España 3-3 Portugal: ostirala, 20:00, Sochi. Ez zuen jokatu.

España - Iran: asteazkena, 20:00, Kaliningrado.

Januzaj:

Belgika 3-0 Panama, astelehena, 17:00, Rostov del Don. Ez zuen jokatu.

Belgika - Tunisia, larunbata, 14:00, Mosku.

H. Moreno:

Alemania 0-1 Mexiko: igandea, 17:00, Moscku. Neurketa osoa jokatu zuen.

Korear Errepublika - Mexiko: larunbata, 17:00, Rostov del Don.