Results

Real Sociedad de Futbol SAD

12/11/2017 | News release | Distributed by Public on 12/11/2017 08:54

Taldeari indarra ematen

Gaur 151 txikiek Zubieta eta lehen taldeko jokalariak ezagutzeko aukera izan dute. Goizeko 10:00etan Errenteriako San Jose Gurutzeko Alabak eta Irungo La Salleko ikasleak iritsi dira instalazioetara klub txuri-urdinarekin Amets Bateko goiz eder batez gozatzeko. Ilusioz beteta, taldetan banatu dira eta gure monitoreekin Zubietako txoko guztiak ezagutzera abiatu dira. Dauden zelai desberdinak eta klubaren historia eta baloreak azaltzen duen bideo bat ikusi dituzte. Kirola praktikatzeko denbora ere izan dute, gure monitoreek prestatuta zituzten hainbat jokotan arituz

Lehen taldearen entrenamendua amaitu denean, jokalariak ezagutu ondoren, betirako gordeko dituzten sinadurak eskuratu dituzte. Bestalde, goizeko momenturik bereziena iritsi da Imanol Agirretxe beraiekin une atsegin bat pasatzera joan denean. Txikiek galderak egin ondoren eta etxera joan aurretik Agirretxerekin talde argazkiak atera dituzte.

Txango berezi hau modu bikainean amaitzeko arratsaldean Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta abenduaren 20an Sevilla FC-ren aurkako partida ikusiko dute Anoetan.