Results

Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

04/07/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/07/2017 04:58

Barkos Lehendakaria Iñigo Urkullu, Jean René Etchegaray eta Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin bildu da

PRENTSA OHARRA

GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

NAFARROAKO GOBERNUA

Barkos Lehendakaria Iñigo Urkullu, Jean René Etchegaray eta Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearekin bildu da

Ostirala, 2017.eko apirilak 7

Bilera asteazkenean burutu zen, Gasteizko Nieker-Tecnalia Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan.

Uxue Barkos

lehendakaria, Iñigo Urkulluk (EAE-ko lehendakaria) eta Jean René Etchegarayek (Iparraldeko Elkargoko presidentea) lan-bilera bat eduki zuten, asteazkenean, Ram Manikkalingam Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko Koordinatzailearekin.

ETAren azkeneko armagabetzearekin lotutako

egoeraren eta berehalako urratsen analisia partekatzea izan zen bileraren lehendabiziko helburua.

Aldi berean, hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari egindako lan onari babesa emateko balio izan zuen bilerak.

Azkenik, bideratzen ari den ETAren azken armagabetzearen prozesua behin betikoa, baldintzarik gabekoa eta egiaztagarria izatea eta legaltasun-bermeen esparru batean garatzea eskatu zioten hiru erakundeek Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeari.

Bilerak, 20:00etan hasita, lau orduko iraupena izan zuen eta Gasteizko Neiker-Tecnalia ikerketa zentroaren egoitzan egin zen Arkauten.

Uxue Barkos lehendakaria Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia den Alvaro Baraibarrekin egon zen bileran; Iñigo Urkullu, Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarekin; eta Jean René Etchegaray, Marc Amestoy bere kabineteko buruarekin.

Carlos III, 2. 31002 PAMPLONA T. 848 42 67 00 F. 948 22 76 73 [email protected] www.navarra.es 1 1