Real Sociedad de Futbol SAD

09/23/2017 | News release | Distributed by Public on 09/23/2017 15:00

Pena bat

Sansek 0-1 galdu du Burgosen aurka Zubietan, non eztabaida sortu duen jokaldi batek erabaki duen neurketa.

Burgosen atzelarien finkotasuna partida hasi eta lehenengo minutuetatik nabaritu da; zerbaitegatik ez dute golik jasan Ligan jokatutako bost neurketetan. Etxekoak minutuak pasa ahala joan dira sartzen partidan. Jaureguik lehenengo zatiko 27. minutuan izan du aukerarik argiena, baina bere burukada gutxigatik joan da kanpora. Kanpokoek izan dituzte ere bere aukerak, batez ere Al Watani aurrelariari esker, baina Zubiaurre ziur aritu da.

Bigarren zatiaren hasiera ikusita ez zirudien markagailua mugituko zenik, ez direlako aukera askorik egon eta. 65. minutuan epaileak penaltia adierazi du kanpokoentzat, eta horrek partida erabaki du. Adrianek sartu du jokaldi horretan neurketako lehenengo gola, bakarra azken finean. Horrela, Burgosek hiru puntuak eskuratu ditu Zubietan.

Sansek datorren asteko neurketan pentsatu beharko du gaurtik aurrera, Caudal Deportivoren aurka, kanpoko emaitza positiboak jarraitzen saiatuz.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Alex, Le Normand, Lapeña, Jimenez, Zubimendi (Calvillo, min. 79), Sanz, Muguruza (Olaizola, min. 46), Capilla, Merquelanz, Jauregui.

Burgos: Saizar, Gonzalez, Julio, Borda, Cantero, Adrian (Ayoce, min. 86), Hernandez, David (Esteban, min. 89), Suárez, Al Watani, Carlos (Cusi, min. 75).

Gola: 0-1: Adrián (p), min. 66

Epailea: Leo Ollo. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendi, Sanz, Lapeña eta Jimenezi eta kanpoko Borda eta Ayoceri. Burgoseko Cantero kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren.