Real Sociedad de Futbol SAD

11/25/2017 | News release | Distributed by Public on 11/25/2017 13:30

Puntu ona

Real C-k puntu bat eskuratzea lortu du azkeneko minutuan Amurrio Cluben aurkako neurketan. Partida ezinhobeto hasi da kanpokoentzat, Thiorren golari esker korner batean. Hortik aurrera, txuri-urdinen jokoa kontrolatu dute. Ez dituzte aukera argirik jasan lehenengo zati honetan, nahiz eta beraiek ez dituzten ere sortu. Ez zen beharrezkoa markagailuan aurretik egonda aldageletara zihoaztelako.

Amurrio Club hobeto hasi da bigarren zatian, neurketa galtzen zeudelako ikusita. Horrela sortu dute penaltiaren jokaldia, zalantzazkoa izan dena. Delgadok aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Beste falta batean, hau ere zalantzazkoa, Ioritzek etxeko taldea markagailuan aurretik ipini du. Azkeneko minutuan, Davilak partida berdindu du gol bikain batekin, lehengo astean bezela, gipuzkoarrei puntu bat emanez. Hurrengo astean, jada Zubietan, Real C-k SD Zamudio jasoko du.

Fitxa teknikoa:

Amurrio Club: Manu, Ager (Elejalde, min. 88), Allende, Ioritz, Delgado, Eguren, Jonan, Patiño (Urkiza, min. 54), Santos (Adei Pinedo, min. 77), Guevara, Lafuente.

Real C: Agirre, Egiluz, Celihueta, Rodríguez, Jiménez, Arrue, Cardenas, Thior (Auzmendi, min. 12), Veiga (Blasco, min. 57), Aranzabe, Garmendia (Davila, min. 73).

Golak: 0-1: Thior, min. 3; 1-1: Delgado (p), min. 57; 2-1: Ioritz, min. 73; 2-2: Dávila, min. 96

Epailea: Guijarro Mercado. Txartel horia erakutsi die etxeko Eguren, Guevara, Lafuente, Santos, Allende, Ager eta Ioritzi, eta kanpoko Egiluz, Jimenez, Rodríguez, Celihueta eta Davilari.