Real Sociedad de Futbol SAD

12/06/2017 | News release | Distributed by Public on 12/06/2017 03:20

Realzaleen mosaikoa Europako gauan

Anoeta galaz jantziko da Europako beste gau handi batean. Final-hamaseirenetarako behin sailkatuta, hurrengo ostegunean Realak multzoaren lehenengo postua izango du jokoan Zenit de San Petersburgoren aurka. Partida honetan, beti bezala, Realaren eta zaletuen arteko elkartasuna funtsezkoa izango da.

Giro ederra sortzeko asmoz, realzaleek kartoi mehe bat aurkituko dute beraien eserlekuetan -urdina edo txuria-. Honekin mosaiko txuri urdin erraldoia sortuko dute. Megafoniatik, etorritako zale guztiei ohartarazi egingo zaie taldea zelairatzean altxa dezaten. Partida handietan bezala.

Realzale programaren informazioarekin

Mosaikoak erabilgarritasun bikoitza izango du gure bazkideentzat. Kartoi mehearen atzealdean Realzale (Incondicional-Leiala) programaren informazioa xehatuta azalduko da. Kasu honetan, Realaren bazkide txartela nola lotzen den BM Supermercados edota SUPER AMARA txartelekin zehaztuko da. Beharrezko prozesua da irailaren 8tik denda hauetan lortutako puntuak kontuan ahal izateko.