Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/03/2017 | News release | Distributed by Public on 11/03/2017 03:56

Erabaki duzu zure puntuekin zer egin?

Realzale leiala bide onetik doa. Jadanik milaka pertsonek eman dute izena iraila hasieran martxan jarri zen programa honetan. Abiarazi zenetik bi hilabete baino gutxiagoan, hainbat eta hainbat bazkidek eta zalek, jadanik puntu mordoa metatu dute egunero programako zortzi marka kolaboratzaileetako edozeinetan kontsumituz.

Realzale leiala egunerokoan gure komunitatearengandik hurbilago egoteko helburu argiarekin sortu zen. Programa honek klubarekiko fideltasuna saritzen du. Bazkidea izanez gero, zenbat eta puntu gehiago sortu elkartutako marketan, orduan eta euro gehiago edukiko duzu Anoetara zure asistentzia portzentajea aplikatzean (bazkidea bazara). Hori dela eta, lemak dioen bezala 'Gehiago etortzea gutxiago ordaintzea da'. Zure kuota, dohainik ere atera dakizuke.

Realzale leialarekin ez da soilik bazkidea zuzenean onurak dituena. Akziodunek eta RS Fanek ere euren abantailak aprobetxatu ditzakete. Eta, gainera, RS Laguna izeneko beste irudi bat ere sortu da, honek puntuak metatu ditzake bazkide bati oparitzeko, familia, laguna edo etorkizun ez hain urrunean bazkide egiteko.

Gauzak horrela, gure webaren Realzale Leiala atalean azaltzen den moduan, azaroaren 30etik aurrera urteko lehenengo itxiera egingo da. Data horren aurretik, programan puntuak metatu dituzten pertsona guztiek euren aukera hautatu beharko dute: bere kuotatik deskontatu bazkidea bada (aurrez zehaztutako aukera), datorren urterako metatu edo beste bazkide bati edo izan nahi duen zaleren bati oparitu.

Era honetan hilabete baino gutxiago geratzen da puntu gehiago bildu eta lehen deskontuak aplikatzeko. Eta hiru partidu geratzen dira Anoetan (bi ligakoak eta bat Kopakoa) zure asistentzia portzentajea igo eta ondorioz sortu dezakezun euroen koltxoia handitzeko. Duela bi hilabete aktibatu zenez ez da kopuru handia izango. Baina nonbaitetik hasten da. Eta Realzale Leiala hasi besterik ez da egin. Erabaki duzu zure puntuekin zer egin?