Results

Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

04/10/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/10/2017 09:21

Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko 400.000 euroko laguntzetarako deialdia egin dute

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko 400.000 euroko laguntzetarako deialdia egin dute

Osasunaren defentsarako taldeentzako 67.500 euroko beste deialdi bat ere onartu da

Astelehena, 2017.eko apirilak 10

Nafarroako Gobernuak abeltzaintzarako diru-laguntzen bi deialdi onartu ditu; bata,400.000 eurokoa, baliabide genetikoak kontserbatzeko, eta bestea 67.500 eurokoa, animalien gaixotasunen aurkako osasun- programak egiteko. Horixe jasotzen da anda Ignacio Gil Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako eta aurreko ostiraleko, apirilak 7, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako ebazpenetan. Kasu bietan, maiatzaren 8ra arte aurkez daitezke eskabideak.

Batetik, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko diru- laguntzetarako 400.000 euroko deialdia haragitarako bertako hautazko behi eta ardi eta esnetarako ardi eta zaldien hazleen elkarteei laguntzeko da. Hain zuzen ere, liburu genealogikoak kudeatzera (animali bizien zenbaketa, ugalketarako egokiak, etab.) eta errendimendua kontrolatzeko eta genetikarekin lotutako beste alderdi batzuetarako programak garatzera bideratuta daude (filiazioko kontrol genetikoak jaiotze-liburuko inskripzioak egiaztatzeko, material genetikoa ateratzea, hori analizatzea eta ustezko gurasoekin bateragarritasuna egiaztatzea barne). Hor sartzen dira ugalketa (semen-dosiak, obuluak eta Ministerioaren germoplasma bankuari

-baliabide genetikoen bankua- urtean zehar ematen zaizkion bestelako material genetikoak zenbattuko dira) eta arrazaren hedapena ere, abeltzaintzako ekitaldietan parte hartuta (erakusketa, lehiaketa edo enkantea).

Bestalde,animalien gaixotasunak prebenitzeko, haien aurka borrokatzeko eta erauzteko osasun-programak egiteko diru-laguntzen deialdia Nafarroako Abeltzaintzan Osasuna Defendatzeko Taldeen Erregistroan inskribatuta dauden behi, ardi, zaldi eta untxien osasuna defendatzeko taldeei zuzenduta dago. Animalien Osasun Mundu Erakundeak jasotako animalien gaixotasun jakin batzuk kontrolatzearekin lotutako gastuak konpentsatzeko emango dira laguntzak (adibidez, behien infekziozko errinotrakeitis, trikomonosia, edo birusak eragindako behien beherakoa, txertoekin tratatzen direnak).

Carlos III, 2. 31002 PAMPLONA T. 848 42 67 00 F. 948 22 76 73 [email protected] www.navarra.es 1 1