Real Sociedad de Futbol SAD

10/19/2018 | News release | Distributed by Public on 10/19/2018 11:09

Ahaztezina izan dadila

Arratsaldean aurkeztu da zaleen aurrean 18-19 posterra. Donostiako Elkano kaleko dendan, ekitaldi, politean, zale guztiek oroigarri zoragarri hau etxera eramateko aukera izan dute. Etorkizunean poster hau gogoan izatea espero dugu.

Asier Illarramendi, David Zurutuza eta Mikel Oyarzabal kapitainak bertan izan dira une hau zaleekin batera bizitzeko eta posterrak sinatzeko. Bazkide bakoitzak bi poster jaso ahal izango ditu doan eta gainontzeko realzaleek euro baten truke eraman ahal izango dute.

Azken urteetako irizpide berbera erabiliz, kanpaina honetarako aukeratu den argazkiak beste keinu bat egiten dio gure lurrari. Oraingo honetan, futbolariak Gipuzkoako beste eszenatoki eder batean daude, Zarautzeko hondartzan, alde batean Getariako 'arratoia'dutela eta Mollarriko irla bestean. Argazkiak denda txuri-urdin berriak markatutako egungo estiloa dauka, hondo ekaiztsuarekin, 'Ohore eta kemena' ideiari lotuta.

Aurtengo diseinuak aurreko denboraldietako ohiko ildoa hausten du. Kasu honetan ikuspegi epikoa eman zaio, Asier Illarramendi kapitainak taldekideak alboetan dituela, Zarautzeko itsasertzean. Irudia indartsua da, hondo ilunaren eta 25 futbolarien irudien arteko kontrasteari esker. Gainera, postura desberdinetan daudenez, emaitza freskoagoa eta naturalagoa da.