Real Sociedad de Futbol SAD

12/06/2017 | News release | Distributed by Public on 12/06/2017 09:02

Goruntz doaz

Realak hiru puntuak eskuratzea lortu du huts eta hiru irabazi ondoren Fundacion Albaceteren zelaian, sailkapenaren erdikaldean kokatuta dagoen talde bat.

Ondo hasi dira txuri-urdinak lehenengo minutuetan eta horrela iritsi dira golak. Hogeigarren minutuan, Beak lehenengoa egin du kanpokoentzat. Hortik gutxira, Manuk abantaila gehiago eman dio Realari markagailuan. Fundacion Albacetek goruntz egin du lehenengo zatiko azkeneko minutuetan, eta arriskua sortu dute Realaren atean. Jokaldirik onena Matilek izan du, baina golean bukatu gabe. Gipuzkoarrek jokoaren intentsitatea jeitsi dute neurketa nahiko bideratuta zutela ikusita.

Bigarren zatian etxekoek erdilari bat kendu dute zelaitik aurrelari bat jokoan jartzeko, eta markagailuan abantaila hori murrizteko. Bere aukerak izan dituzte, baina hauek apobetxatu gabe. Lehenengo minutu hauetan sufritu eta gero, Realak partidaren nagusitasuna izan du berriro ere. Azkeneko minutuetan, Etxezarretak hirugarren gola egin du, zelaian sartu eta bost minutu geroago. Txuri-urdinak bikain aritu dira defentsan, eta aurrean oso eraginkorrak izan dira.

Gipuzkoarrek bigarren garaipena jarraian lortu dute, eta hirugarrena azkeneko lau neurketetan. Igande honetan berriro arituko dira. Sporting Huelva bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Fundacion Albacete: Elena de Toro, M. Pérez, Hitomi (Gabrielle Ngaska, min. 46), N. Villegas, Palo, Matil (Carmen, min. 65), Miriam R., Alba Redondo, Tomo, M. Arranz (Sara Navarro, min. 71), Paula Arnal (V. Lorca, min. 84).

Real Sociedad: Mariasun, N. Mendoza, Soldevila, Gaste, Ramajo, Bea (Leyre F., min. 46), Chini, L. Baños (Etxezarreta, min. 81), Manu (Michi, min. 71), Zornoza (Beristain, min. 84), Nahikari.

Golak: 0-1: Bea, min. 21; 0-2: Manu, min. 28; 0-3: Etxezarreta, min. 86

Epailea: Lobenschus-Kinga. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Arranz eta Matiri eta kanpoko Mariasuni.