Diputación Foral de Gipuzkoa

03/15/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/15/2017 04:11

GABRIEL CELAYA NAZIOARTEKO III POESIA SARIA

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola

III PREMIO INTERNACIONAL DE POESÍA GABRIEL CELAYA

PARTE HARTZAILEAK

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

OBREN BETEBEHARRAK

• Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

• Lanak, gazteleraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara.

• Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

• Epea: obrak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 17 arte izango da.

SARIA

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa eta irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

SARIA EMATEA

Sariaren irabazlea 2017ko abenduan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.