Real Sociedad de Futbol SAD

02/07/2019 | News release | Distributed by Public on 02/07/2019 07:44

“Momentu onenean iristen gara”

Iaz bezala, Anoetak bere itxura onena izango du emakumeen derbia jasotzeko. Reala eta Athletic Club aurrez aurre izango dira otsailaren 10ean, igandea, 11:30ean. Klub txuri-urdinak emakumeen futbolarekiko egiten ari den apostu sendoak eta maiatzako esperientzia ezinhobeak Anoetako ateak irekiko ditu berriro LaLiga Iberdrolako partida handi honetarako.

Aukera paregabea da emakumeen futbolaren hazkunde geldiezina bultzatzen jarraitzeko. Bete dezagun Anoeta denon artean.

Sarreren salmenta honela izango da:

· Online salmenta: sarrerak otsailaren 3an, astelehenean, jarriko dira salgai. Anoetako bi zonaldekoak izango dira sarrerak:

o Tribuna Nagusia, Goiko Eraztuna, N Zona, 10 euroko prezioa.

o Tribuna Nagusia, Beheko Eraztuna, Preferente Zona, 20 euroko prezioa.

· Anoetako Txarteldegia: otsailaren 9an, larunbatean, irekiko da, 10:00 -13:00 eta 16:00 - 19:00 bitartean. Igandean, partida egunean, 09:30etatik aurrera.

EROSI SARRERAK HEMEN

Anoetara sartzeko modua:

Gure bazkideak bere ohiko atetik sartu beharko dira, bere bazkide txartela erakutsiz eta bere zonaldeko edozein eserlekutan eser daitezke. Partida honetarako sarrerek eserleku konkretua ez dutenez, bere zonaldea betetzen bada, bere zonaldetik gertu dauden zonaldetan koka daitezke.

Bestalde, club txuri-urdinak hainbat eskaera jaso ditu (ikastetxeak, elkarteak…) partidara joateko eta gure jokalariei animoak emateko. Argi dago emakumeen futbol festa berria izango dugula Anoetan.

Hori dela eta, eta azken orduko ilarak ez izateko, gure zaleei eskatzen diegu Anoetara garaiz iristea.

Oraindik sarrerak eskatu ez dituzten klub konbenitu, ikastetxe eta elkarteek, eska dezatela lehen bai lehen helbide honetan: [email protected]

Probintziko autobusak

Gizonezkoen lehen taldeko partidetan bezala, probintziko autobusen zerbitzua martxan egongo da partida honetarako ere. Izen emateko modua ohikoa izango da.