Real Sociedad de Futbol SAD

08/31/2017 | News release | Distributed by Public on 09/01/2017 12:18

Estreinaldirako deialdia

Larunbatean hasiko da onena gure nesken taldearentzat. Iberdrola Liga asteburuan hasiko da partida handi batekin txuri-urdinentzat. Realak Zubietan Valencia CF jasoko du, ligako talde indartsuenetako bat.

Juanjo Arregik zuzenduriko taldeak mugarik gabeko anbizioarekin ekingo dio denboraldiari. Koparako sailkapena lortzeko hasierako helburuarekin, gipuzkoarrek hazten jarraitu nahi dute ligako talde boteretsuei hurbiltzeko asmoarekin.

Liga hasiera latza dute. Iazko hiru lehen sailkatuak izango dituzte arerio hiru lehen jardunaldietan. Erronka handiak, baina ez gure taldearen gogo eta gosea baino handiagoak. Entrenatzailea eta taldeko bi kapitainak, Sandra Ramajo eta Itziar Gastearenak denboraldiari buruz hitz egin dute. Bideoan adierazpenak.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Iraia, Ramajo, Gaste, Michi, Nahikari, Itxaso, Beristain, N. Eizagirre, Zornoza, Lareo, Mariasun, L. Baños, Leyre F., Chini, Soldevila, N. Mendoza, B. Beltran. Besteak kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.

Dortsalak 17-18

1-Cristina Cornejo

2- Iraia Iparragirre

3- Sandra Ramajo

4- Itziar Gastearena

5- Michi Goto

6- Ane Etxezarreta

7- Nahikari García

8- Itxaso Uriarte

9- Naiara Beristain

10- Nerea Eizagirre

11- Claudia Zornoza

12- Manuela Lareo

13- Mariasun Quiñones

14- Leire Baños

15- Leyre Fernández

17- Cristina Pizarro

18- Paola Soldevila

19- Nuria Mendoza

20- Bea Beltrán

21- Titay Calvo