Real Sociedad de Futbol SAD

11/19/2017 | News release | Distributed by Public on 11/19/2017 09:21

Hiru puntu gehitzen dituzte

Real C-k berriro garaipena eskuratzea lortu du Zubietan Soduperi irabazi eta gero. Ez zirudien lehenengo zatian markagailua mugituko zenik, batez ere kanpokoek ez dietelako txuri-urdinei bere jokoa egiten. Gainera, momentu desberdinetan baloiaren jabetzarekin aritu dira. Atsedenaldirako bost minutu falta zirenean Veigak etxekoentzat lehenengoa sartu du, eskuin hegaletik burututako jokaldi bat amaituz area barrutik.

Bigarren zatia hasi eta berehala, epaileak Soduperen aldeko penaltia adierazi du, eta Monteirok hori aprobetxatu du berdinketa ipintzeko. Area kanpotik jaurtitako jokaldi batek eman dio berriro abantaila gipuzkoarrei, Davilaren gol bikain horren ondoren. Kanpoko Txipik izan du gola hurrengo minutuan, baina bere burukadak langan jo du. Azkeneko minutuetan, Sodupe golaren bila ari zenean, Aranzabek kontraeraso bat aprobetxatu du hirugarrena egiteko. Hurrengo astebukaeran Real C-k Amurrioren aurka jokatuko du.

Fitxa teknikoa:

Real C: Agirre, Egiluz, Celihueta, Blasco, Jimenez, Arrue (Auzmendi, min. 70), Zubimendi, Alkain (Aldasoro, min. 63), Veiga (Rodriguez, min. 78), Aranzabe, Davila.

Sodupe: Erik, Zulu, Mateo, Agüeros, Orbe, Remen (Jabi, min. 82), Gualda, Iñigo, Molledo (Txapi, min. 57), Monteiro, Valiño.

Golak: 1-0: Veiga, min. 39; 1-1: Monteiro, min. 49; 2-1: Dávila, min. 70; 3-1: Aranzabe, min. 93

Epailea: Rodriguez Martin. Txartel horia erakutsi die etxeko Jimenez eta Zubimendiri eta kanpoko Gualdari.