Real Sociedad de Futbol SAD

12/08/2018 | News release | Distributed by Public on 12/08/2018 07:18

Beste puntu bat

Gure hirugarren taldeak hutsera berdindu du CD Basconiaren zelaian gaur goizean. Txuri-urdinek bikain hasi dute neurketa pare bat aukera arriskutsu sortuz, Garrido eta Aguirreri esker. Minutuak pasa ahala bizkaitarrak hobeto sentitzen joan dira partidan, lehenengo ordu laurdenetik aurrera. Aukera onena hogeigarren minutuan izan dute baloia langara jaurti eta gero. Atsedenaldira iritsi baino lehen Thaylorrek gertu izan du gola ezker hegaleko jokaldi baten ondoren baina Bastidak saihestu egin du.

Gipuzkoarrak garaipenaren bila atera dira bigarren zatian. Aguirre ez da gutxigatik iritsi Garridoren erdiraketara eta, hurrengo jokaldian, aurrelari txuri-urdinak abagune bikaina izan du huts eta batekoa egiteko atezainaren aurreran bakarrik geratu denean, baina honek kornerrera bidali du baloia. CD Basconiak ere berea izan du, baina Bastida berriro ere ondo egon da atepean. Aukera dexente baina azkenean markagailua ez da mugitu. Emaitza honekin, Real C-k bederatzigarren partida jarraian gehitzen du porrotik jasan gabe (bost garaipen eta lau berdinketa). Gainera, ez du golik jasan azkeneko post neurketetan. Hurrengo jaurdunaldian Amurrio jasoko dute gipuzkoarrek Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Basconia: Iru, NUñez, Paredes, Bernaola, García de Albéniz, Arberas, Prados, Zarraga, Diarra (Agirre, min. 78), Azcona (Cabo, min. 65), Thaylor.

Real C: Bastida, Gabilondo, Blasco, Ezkurdia, Crotto (Pacheco, min. 46), Elizondo, Olasagasti, Alkain, Garrido (HernAndez, min. 77), Aranzabe, Aguirre (Lobete, min. 62).

Epailea: Rodriguez Blazquez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Paredesi eta kanpoko Olasagastiri.