Real Sociedad de Futbol SAD

11/12/2017 | News release | Distributed by Public on 11/12/2017 13:14

Porrota Garmendipen

Real C-k arratsalde honetan galdu du CD Lagun Onak taldearen aurka. Ez zaizkie gauzak atera Sergio Franciscorenei eta etxekoek neurketa hasieratik bukaerarte menderatu dute. Laister okertu dira gauzak Garmendipen, Arufek bere taldea markagailuan aurretik jarri duenean. Txuri-urdinek saiatu dute baina ez da nahikoa izan aukera argirik sortu eta neurketan sartzeko.

Bigarren zatiko lehenengo minutuan, Renovalesek bigarren gola egin du CD Lagun Onak taldearentzat. Golpe gogorra jokaldi horrek suposatu duena. Taldeak saiatzen jarraitu du guztia kontran zegoen arren, baina arrakastarik gabe. Azkeneko minutuetan Arufek hirugarrena sartu du, bigarrena berarentzat, eta etxekoen garaipena efiaztatu du. Gipuzkoarrek Zubietan jokatuko dute hurrengo astean Soduperen aurka.

Fitxa teknikoa

CD Lagun Onak: Mikel, Elustondo, Olasagasti, Castillo, Tena, Sanchez, Gorka (Aranburu, min. 59), Renovales (Egaña, min. 68), Ugaitz, Arufe, Iker (Ximon, min. 64).

Real C: Garrancho, Calderon (Celihueta, min. 62), Blasco, Aranbarri, Jimenez, Zubimendi, Cardenas, Thior, Aldasoro, Aranzabe (Auzmendi, min. 53), Garmendia (Davila, min. 62).

Golak: 1-0: Arufe, min. 16; 2-0: Renovales, min. 46; 3-0: Arufe, min. 90

Epailea: Cuesta Azcano. Txartel horia erakutsi die etxeko Renovales, Elustondo eta Aruferi, eta kanpoko Zubimendiri.