Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

03/15/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/15/2017 09:20

Osasun Departamentuak toki kontsultategiak eraberritzeko edo handitzeko laguntzen deialdia egin du, bost urte eta gero

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

Osasun Departamentuak toki kontsultategiak eraberritzeko edo handitzeko laguntzen deialdia egin du, bost urte eta gero

500.000 euro bideratuko dira, eta Nafarroa osoko 234 kontsultategien titular diren toki erakundeek eskatu beharko dituzte diru-laguntzak

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA

OSASUNA KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA LANDA GARAPENA, INGURUMENA

ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Gobernuak

500.000 eurorekin finantzatuko ditu aurten kontsultategiak eraberritzeko, handitzeko edo hobekuntzak egiteko lanak Instalazio horien titular diren toki erakundeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza horiek; guztira, 234 dira Foru Komunitateko kontsultategiak.

Mediku-kontsulta bat.

Asteazkena, 2017.eko martxoak 15

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Fernando Dominguez Osasuneko kontseilariak gaur goizean eman die laguntzen berri Foru Gobernuko kideei; bost urtez ez da deialdirik egin.

Honako lan hauek finantzatzera bideratuta daude laguntzak: kontsultategiak handitzeko lanetara, hau da, kontsultategiak dauden eraikinean azalera handiagoa eraikitzera bideratutako lanetara; aurrez dagoen azalera eraberritzeko edo birmoldatzeko lanetara; azalera handitzea eta dagoena eraberritzea aurreikusten duten lanetara; kontsultategiaren eraikinaren instalazioak egokitzeko edo hobetzeko jarduketa txikietara; eta egituraren segurtasunarekin, iturgintzarekin, saneamenduarekin, oztopo arkitektonikoak kentzearekin, teilatuekin, fatxadekin eta kanpoko arotz-lanekin lotutako lanetara, betiere, ez badaude mantentze-jarduera gisa sailkatuta.

Laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eskabideak aurkezteko epea. Osasunbidearen Erregistroan (Iruñeko Armadaren Etorbideko 2. zenbakian), Herri Administrazioen Administrazio-prozedura Erkidearen 239/2015 Legeak aurreikusitako edozein bulegotan edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkez ditzakete beren proposamenak Toki Erakundeek, Osasunbideako Lehen Mailako Arretako Kudeaketa arloari zuzenduta.

Esleipen ekonomikoa

Diru-laguntzaren gehienezko zenbateko indibiduala izango da aurkeztutako aurrekontuaren araberakoa, eta aurrekontu hori azaldutako beharrei eta oinarrietan ezarritako mugei egokitzen zaienaren araberakoa.

Instalazioak handitzeko edota eraberritzeko lanen kasuan, metro koadro bakoitzeko gehienezko diru- laguntzak ezartzen dira: 1.900 eurokoa eraikitako azaleraren metro koadro bakoitzeko eraikinean azalera berriak eraikitzeko, eta 1.000 eurokoa aurrez zeuden azalerak eraberritzeko.

Instalazioak egokitzeko edota hobekuntzak egiteko jarduketa txikien kasuan, osorik finantzatuko da jarduketaren gastu erreala. Kontsultategia osasun arlokoak ez diren beste zerbitzu batzuetara bideratutako bulegoekin partekatzen den eraikin batean baldin badago, eta diruz laguntzea eskatutako jarduketak gainerakoei ere eragiten badie, diru-laguntzaren zenbatekoa kontsultategiak okupatzen duen azalerarekiko proportzionala izango da.

Balorazioa egiteko irizpideak

Lehentasun-ordena baten arabera emango dira diru-laguntzak, balorazio-batzordeak aurrekontuaren erabilgarritasunean oinarrituta egindako zerrendaren arabera.

Osasunbidearen lehentasunen eta beharren arabera emango ditu puntuak balorazio-batzordeak, honako irizpide hauen arabera:

  1. Profesionalen beren zerbitzua betetzeko espazio berriak (gelak, kontsultak) lortzeko handitu beharra edo handitu eta eraberritu beharra, langile kopurua handitu denean edo biztanleei osasun- prestazio berriak ematen zaizkienean (15 puntura arte).

  2. Osasun-zentroa eraberritzea, gaur egun dauden espazioak berrantolatzeko, biztanleei ematen zaien arreta edo profesionalen lan-baldintzak hobetzeko helburuz (9 puntura arte).

  3. Dauden instalazioak egokitzeko edota hobetzeko bestelako beharrak (5 puntura arte).

Halaber, 5 puntura arteko puntuazioarekin baloratuko da kontsultategi bakoitzean zenbat biztanleri ematen zaien arreta.