Real Sociedad de Futbol SAD

09/05/2018 | News release | Distributed by Public on 09/05/2018 09:14

Etor zaitez Ondarretako festara

Datorren larunbat honetan Realak bere urtebetetze eguna ospatuko du Ondarretako hondartzan. Familia txuri-urdin guztia kirolaz beteriko goiz atsegina pasatzera gonbidatuta dago. Festa leku sinboliko batean ospatuko da, non talde txuri-urdinak bere ehun urtetik gorako historia idazten hasi zuen. Goizeko bederatzietatik eguerdira arte, Ondarretako hondarrak jai giroa biziko du eta batez ere familiako txikienentzat bideratua dago.

Futbol 4 txapelketa…eta askoz gehiago

Goizeko bederatzietatik aurrera, realzaleak infantil eta kadete maialentzat antolatutako Futbol 4 txapelketaren lehenengo partidetaz gozatu ahal izango dute. Izen-ematea, zein pasa den astean ireki zen gure webgune ofizialean, itxi egin da beteta baitago. Baina txapelketa hau ez da gauza bakarra izango.

Goizerdian beste jarduera batzuk hasiko dira, non edozeinek parte ahal izango du, adibidez, futevoley eta freestyle-ko erakustaldiak eta clinic-ak, RSAtletismo Eskolako gynkana bat,… Bitartean, ez dira faltako musika, margo tailerrak, edaria eta janaria BM Supermerkatuak-eri esker,eta partida aurretik erabiltzen ditugun chutometroa eta 1x1 zelaia.