Kutxabank SA

09/20/2017 | Press release | Distributed by Public on 09/20/2017 07:49

Los clientes de Kutxabank pueden firmar ya contratos y documentos desde el móvil

2016. urtean online bankan ezarri zen zerbitzu honek banka-eragiketak aurrez aurre edo banka mugikorrean sinatzeko aukera ematen du

Kutxabanken bezeroek mugikorretik sinatu ditzakete kontratuak eta dokumentuak

  • Sinaketa digitaleko prozesuan parte-hartzen dutenek beren kudeaketaren berri zehatza unean-unean jasotzen dute

2017ko irailaren 20an. Kutxabankek urrats berria eman du bere bezeroek Bankuarekin aritzeko dituzten beharrizan eta eskakizun berriei erantzuteko apustu estrategikoaren haritik, eta banka mugikorraren bidez osatu daiteke omnikanal sinadura digital zerbitzu berria abian jarri du. 2016ko maiatzean online bankan (ordenagailu bidezko eragiketetan) abian jarri zen sinaketa-modu berri honen abantaila nagusia da, ez dagoela kontratuak eta banka-dokumentuak izenpetzeko bulegoetara joan beharrik, eta legez balio ber-bera duela.

Sinatzeko operazioa oso erraza da erabiltzaileentzat. Nahikoa da Kutxabanken aplikazio mugikorrean sartzeko modua izatea. Honela, aurrez kontuaren titularkide batek edo Kutxabankeko kudeatzaileek, bezeroek hala eskatuta, abian jarritako kontratazio- prozesuak urrunetik sinatu daitezke.

'Omnikanal' zerbitzua izanik, kontratu batean parte-hartzen dutenek erabaki dezakete erakundeko bulego batera joan eta han zigilatu nahi duten, online bankaren bitartez izenpetu nahi duten edo, hemendik aurrera, banka mugikorraren bitartez.

Zerbitzu honen bitartez, sinaketan parte-hartzen dutenek prozesuaren gaineko informazio guztia unean-unean jaso dezakete, abisuen eta online bankan iristen diren mezuen bitartez. Jaso daitezken jakinarazpenen artean daude, esaterako, ageriko kontuen eta balore kontuen kontratazioak hasteko, aldizkako trasferentziak abian jartzeko edo sinatu gabe dauden eragiketak gogora ekartzeko aukerak. Ohikoenak diren eragiketak onartzen ditu oraingoz sistemak, baina aukerak apurka-apurka handitzen joango dira.