Autoridad Portuaria de Pasaia

11/14/2017 | News release | Distributed by Public on 11/14/2017 04:45

Ondartxo Gunearen berrurbanizazioaren hitzarmenaren sinadura

Pasaiako Portuaren Administrazio Kontseiluko azaroak 8ko ezohiko saioaren ondoren, Portu Agintaritzaren Lehendakari Ricardo Pena jaunak eta Pasaiako Udaleko Alkate-andere Izaskun Gomezek, azaroaren 8an (ostirala) bi erakundeen arteko Lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horrek Ondartxoko gunean dagoen 2.850 m2-ko azalera berrurbanizatzea ahalbidetuko du. Lizitazioak 552.387,26€-ko aurrekontua izango du.

Jarduera-eremua sarrera-kanalean dago, Albaola faktoria/museoaren inguruan. Hitzarmena sinatzeko beharra portuko jabari publikoan egingo diren lanek eragiten dute.

Obra Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin exekutatuko da 2017 eta 2018 artean, 2018ko maiatza erdialdean egingo den itsasontzi tradizionalen Itsas Festibala ospatu aurretik amaituta izateko.

Ekimen hau Herrerako Topoaren estazioa eta Albaola faktoria/museoa lotuko dituen jabari publikoko ardatzaren parte da, beste ekintza nagusi hauen artean: geltokia eta Trintxerperen artean sortzen ari den oinezko eta ziklisten lotune berria (dagoeneko gauzatzen), Hospitalillo eta Trintxerpeko kaien berrurbanizazioa (urtea amaitu aurretik behin-betiko onartuko den Plan Bereziaren berrikuspenean aurreikusita dagoena), eta lonjaren estalkiaren berrurbanizazioa.