Real Sociedad de Futbol SAD

08/29/2017 | News release | Distributed by Public on 08/29/2017 06:13

Zaldi gainean

'Potrilloak' prest daude denboraldi berrirako. Igor Zubeldia, Alvaro Odriozola, Kevin Rodrigues eta Jon Bautista jokalariak Donostiako Hipodromora gerturatu dira kamiseta berezi bat estreinatzeko.

Zubietan entrenatu aurretik, Realeko lehen taldeak Donostiako Hipodromoan entrenatzen zuen eta, ondorioz, harrobiko jokalarien gaitzizena 'potrilloak' da. Realak eta hipodromoak izan duten erlazioa oso berezia izan da beti. Gertutasuna aprobetxatuz, erlazioak indar handia izaten jarraitzen du. Elkartasuna lau jokalariek jantzi duten kamisetarekin ikus daiteke.

Harrobiko jokalariek Ana Imaz donostiarraren zalditeria bisistatu dute. Ana futbolaria izan zen eta zaldien zaletasuna bere aitarengatik du. Angel zaldien prestatzailea izan zen eta 60-70. hamarkadan Sansen jokatu zuen. Zalditerian 'Wild King' zegoen. Zaldikoak Urrezko Kopa irabazi zuen abuztuaren 15ean, udarako txapelketa garrantzitsuena. 'Potrilloek' bisita argazki oso polit batean gorde dute.

Bihartik aurrera gure denda ofizialetan (Anoetako Estadioan eta Elkano 4 kalean) eta online dendangure 'potrilloen' kamiseta berezia eskura ahal izango duzu. Gustuko duzu? Etor zaitez gure dendetara eta zurea lortu!