Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

04/12/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/12/2017 09:32

San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

Ollo kontseilaria gaur goizean egon da gorpuzkinak ateratzeko lanak bisitatzen, batxilergoko 60 bat ikaslerekin batera

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Gorpuzkinak aurkitzeko Nafarroako Gobernuaren Programaren barruan, eta familiek eta elkarteek urteetan zehar egin duten lanarekin jarraituz, hobi bat aurkitu dute Burutainen (Anue) Ezkaba mendiko San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako gutxienez zazpi lagunen gorpuzkinekin. Egunotan egindako lanaren ondoren, Aranzadi Zientzia

Ollo kontseilaria, Burutuaingo hobian aurkitutako gorpuzkinak nola ateratzen dituzten begira.

Asteazkena, 2017.eko apirilak 12

Elkarteko lantaldeak gaur hasi ditu gorpuak ateratzeko lanak, eta bihar

amaituko dutela aurreikusten da.

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak gaur goizean bisitatu du leku hori, Alvaro Baraibar Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusiarekin eta Jose Miguel Gaston Memoria Historikoko Ataleko buruarekin batera. Agintariez gain, Batxilergoko 1. eta 2. ikasturteetako 60 bat ikasle egon dira, Iruñeko Iturrama eta Barañaingo Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, eta Osasun arloko Lanbide Heziketako ikastetxekoak. Ekimen hori "Memoriadun eskolak" proiektuaren barruan sartzen da; helburua da ikasleen prestakuntzan gertatutakoaren memoria ere txertatzea, errespetuaren eta bizikidetzaren balioak, gatazken konponbide baketsuak eta giza eskubideak sustatzeko. Han izan da Montserrat Sanz ere (Cuellar, Segovia), espetxetik ihes egin eta Frantziara alde egiten saiatu ziren eraildako presoetako baten biloba.

Aurkitutako gorpuetako baten zatia.

Martin Laguardia ere egon da bisita horretan, lurperatzeen lekukoa, garai hartan haur bat zena; bere jarraibideei esker aurkitu dute Burutuaingo hobi hori.

Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren arloan bultzatzen dituen ekintzen barruan sartzen da jarduketa hau ere; helburua da 1936ko errepresioaren biktimen senitartekoen egia jakiteko, justiziarako eta ordaina jasotzeko erreklamazioei erantzuna ematea.