Results

Real Sociedad de Futbol SAD

06/08/2018 | News release | Distributed by Public on 06/08/2018 04:16

Zubietan

Realaren aurredenboraldia forma hartzen doa. Talde txuri-urdina uztailaren 5ean iztuliko da lanera, eta lehen egun horietan ohiko froga medikuak izango ditu.

Uztailaren 9tik aurrera Asier Garitanoren taldea zelaian hasiko da lanean. Aurredenboraldi honetan Zubietan egingo du lan taldeak eta ez du atzerrian kontzetraziorik izango. Futbol Zuzendaritza eta Asier Garitanok Zubietako instalazio eta errekurtso guztiak aprobetxatu nahi dituzte, beraz, taldeak Zubietan egingo du lan entrenamenduak eta lagunartekoak tartekatuz.

Lagunartekoak

Uztaila eta abuztuan Realak hainbat lagunarteko jokatuko ditu. Orduak zehazteke daude, baina hauek dira momentuz itxi diren neurketak:

Uztailak 14: Reala eta Sanse-C konbinatua (Zubieta)

Uztailak 20: SD Eibar - Reala (Ipurua, Eibar) *GFF-ren mendeurrena

Uztailak 25: Real Union de Irun - Reala (Txerloia, Azkoitia)

Uztailak 28: Reala - CA Osasuna (Agorrosin, Bergara)

Abuztuak 8: Reala - Deportivo Alaves (Asti, Zarautz) Zarautz KE 75.urtemuga

Datozen egunetan ezagutuko dira aurredenboraldia osatuko duten gainontzeko lagunartekoak.