Autoridad Portuaria de Pasaia

05/17/2022 | News release | Distributed by Public on 05/17/2022 08:15

Portu Agintaritzak Pasaiako motoraren pantalanak berritzeari ekin dio

Pantalan berriak indartuta egongo dira, eta ingurumena errespetatzen duten materialekin eraikiko dira.

  • Eraberritze horrekin, motora erabiltzen duten bizilagun eta turisten segurtasuna hobetuko da. Izan ere, urtero, San Pedro eta Donibaneko ertzak lotzen dituen motora 100.000 pertsonek erabiltzen dute.

Egunero San Pedro eta Donibane ertzak lotzen dituen motoraren atrakaleku diren pantalanak guztiz berritzen hasi da Pasaiako Portuko Agintaritza. Obrak egiteko aurrekontua 242.963,27 eurokoa da, datorren astetik aurrera egingo da eta pantalanak maiatzaren amaierarako jarrita egotea aurreikusten da.

Urtero, 100.000 pertsona baino gehiago, herriko bizilagunak eta turistak, ibiltzen dira pasabide horietan. Hori dela eta, Pasaiako Portuko Agintaritzak erreforma hori egitea erabaki du, motoraren erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko eta jendea pilatzearen ondorioz istripuak izateko arriskua saihesteko.

Pantalan berriak aluminioa eta zur teknologikoa erabiliz eraikiko dira, ingurumena gehiago errespetatzen duen materiala, eta egiturari dagokionez indartuta egongo dira, 20 tona arteko kargak jasateko prestatuta.

Obrak egiten diren bitartean, motoraren ibilbidea behin-behinean desbideratuko da. Maiatzaren 11tik 16ra, Donibaneko pantalana erabilgarri ez dagoen bitartean, atrakalekua Santiago plazako pantalanera eramango da. Era berean, San Pedroren kasuan, atrakalekua Torreatze Klubarena izango da maiatzaren 17tik 23ra bitartean.

Pasaiako Portuko Agintaritzak sustatutako obrekin, 30 urte baino gehiagoko historia duten pantalan batzuk berrituko dira, badiaren alboetan dauden bi barrutien arteko lotune izan direnak.