CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

10/08/2021 | Press release | Distributed by Public on 10/08/2021 06:11

CAF EGIPTOKO TRANSMEA ETA AEB-KO APTA EXPO AZOKETAN EGONGO DA

2021/10/08

CAFek tren-sektoreko bi azokatan parte hartuko du azaroan. Alde batetik, konpainiak bere mugikortasun jasangarriko ebazpenak aurkeztuko ditu TransMEAn, Egiptoko garraio-eta logistika-azokarik handienean. Azoka azaroaren 7tik 10era izango da, Kairon.

Bestalde, AEB-ko APTA Expo-n izango da CAF berriro ere, American Public Transportation Association-ek antolaturiko azokan. Bertan biltzen dira herrialdeko fabrikatzaile eta garraio-publikoko agintari nagusiak. Ekimena Orlandon izango da, azaroaren 8tik 10era bitarte.

TransMEA

Tokia: Egypt International Exhibition Centre, New Cairo. Egipto.

Data: 11/07-11/10

APTA Expo

Tokia: Orange County Convention Center, Orlando. AEB

Data: 11/08-11/10

Standa: 1711

Joan prentsa-oharretara