Results

Real Sociedad de Futbol SAD

09/16/2018 | News release | Distributed by Public on 09/16/2018 06:42

Garaipen borobila

Gure emakumezkoen taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du hiru eta huts irabazi eta gero Malaga CF-ri Zubietako lehenengo neurketan. Nahikariren (bi aldiz) eta Soldevilaren goli esker txuri-urdinek hiru puntuak lortu dituzte.

Hasiera bikaina izan dute gure neskek. Lehenengo minututik neurketa menderatu dute. Lehenengo jokaldi arriskutsua bosgarren minutuan iritsi da, eskuin hegaleko zentro bati esker, baina Manu Lareok ezin izan du ateruntz errematatu. Hurrengo jokaldian, Nahikariri egindako penalti bat berak amaitu du txuri-urdinak markagailuan aurreratuz. Gonzalo Arconadaren neskak erosoago aritu dira lehenengo zati honetan abantailarekin eta egoera kontrolpean izanik. Azkeneko minutuetan bigarren gola oso gertu izan dute gipuzkoarrek, batez ere Nahikariren jaurtiketarekin zutoineruntz. Realaren lehenengo zati borobila, nahiz eta abantaila gehiago merezi markagailuan.

Bigarren zatiaren hasiera ere oso berdintsua izan da lehenengoarekin alderatuz. Realak izan duen lehenengo aukera arriskutsuan gola iritsi da. Ezker hegaletik ateratako korner batekin Soldevilak sartu du bigarrena, kanpokoen aldaratze baten ondoren. Etxekoak bikain aritu dira defentsa lanetan eta ez dute aukera askorik jaso neurketan. Hirugarren eta azken gola Nahikarik sartu du berri ere, baloi luze bat aprobexatu eta atezainaren aurreran bakarrik gelditu eta gero. Partida jokaldi horretan amaitu da. Realak hainbat aukera izan ditu laugarrena eskuratzeko baina ez dute lortu. Abantaila jada handia zen.

Gure emakumezkoen taldeak bikain hasi du denboraldia. Bitik bi. Momentuz ezin da gehiago eskatu. Hurrengo astean EDF Logroñoren aurka jokatuko dute, aurten igo den taldea ere.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Iparragirre, N. Mendoza, Soldevila, Maddi, L. Baños, Uriarte (Olaizola, min. 85), Chini (Palacios, min. 68), Cardona (Bautista, min. 70), Manu, Nahikari (Etxezarreta, min. 88).

Malaga CF: Chelsea, Cazalla (Bordin, min. 46), Carneros (Minori, min. 58), Mendez, Mascaro, Martin, Garcia, Acedo, Kuc (Wilson, min. 38), Conc (Gomez, min. 64), Dieguez.

Golak: 1-0: Nahikari, min. 8 (p.); 2-0: Soldevila, min. 52; 3-0: Nahikari, min. 78

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die kanpoko Mendez, Gomez eta Mascarori.