Results

Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

03/14/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/14/2017 11:22

Euro-eskualdearen barruan lan-mugikortasuna sustatzeko proiektu batean parte hartzen ari da Nafarroa

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA

ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

GARAPEN EKONOMIKOA

Euro-eskualdearen barruan lan-mugikortasuna sustatzeko proiektu batean parte hartzen ari da Nafarroa

Langileen gaur egungo fluxua aztertuko da, administrazio-tramiteak sinplifikatzeko aldaketak proposatuko dira, eta enpresa eta herritarrentzako informazio erabilgarria eskainiko duen web-atari bat sortuko da

Asteartea, 2017.eko martxoak 14

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Ezkerretik eskuinera: Sainte-Marie, Goñi eta Anton, proiektuaren aurkezpen-ekitaldian.

Akitania Berria-Euskadi- Nafarroa Euro-eskualdeak - horko kide da Nafarroako Gobernua- mugaz gaindiko enplegua eta enpresen arteko harremanak sustatzeko proiektu bat jarri du abian, langileen zirkulazio librearen europar printzipioa Mendebaldeko Pirinioetako hiru eskualde mugakideetan egi bihurtzeko helburuz.

Nafarroako, Euskadiko

eta Akitania Berriko enpresa-sare, enplegu-zerbitzu publiko, sindikatu, garapen-agentzia eta bestelakoetako berrogeita hamar bat eragilek hartzen du parte proiektu horretan. Langileen mugaz gaindiko gaur egungo fluxuak aztertuko dira, eta administrazio-harremanak sinplifikatzeko egin daitezkeen aldaketak proposatuko dira. Gainera, langabeentzako, langileentzako eta enpresentzako erabilgarria izan daitekeen informazioa eskainiko duen web-atari bat sortuko da.

Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Irungo (Gipuzkoa) Ficoban; han izan dira Izaskun Goñi Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomikoko, Enpresa-politikako eta Laneko zuzendari nagusia; Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako zuzendaria; Andde Sainte-Marie Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko Mendi eta Artzaintzako eskualde-kontseilaria; eta Marc Moulin Euro-eskualdeko zuzendaria.

"Europa indartuz: Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdeko enplegu-arroa. ENPLEGUA AE" izen osoaren abiarazi zuten iazko urrian proiektua, eta 2017ko irailean amaituko dela aurreikusten da. 256.012 euroko kostua dauka, eta EGEF Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du % 65, Interreg V-A España, Francia, Andorra (POCTEFA 2014 -2020) programaren bitartez, lurralde-garapen jasangarriaren aldeko baterako estrategien bitartez.

ENPLEGUA AE proiektuaren helburuak dira hiru eskualdeen arteko harremanak hobetzea, barrera fisikoak, hizkuntzari, zergei, eskumenei eta beste hainbat arlori dagozkien oztopoak gaindituz eta, batez ere, haien arteko errealitate ezberdinak ez ezagutzearen oztopoak edo barrerak gaindituz.

Aukerarako espazioa

Euro-eskualdeak hartzen duen espazio fisikoak 600.000 biztanle inguruko arroa hartzen du Baiona- Donostia inguruan -gaur egun dagoen mugaz gaindiko lankidetzaren zatirik handiena sortzen duena-, baina baita beste gune ekonomiko handi batzuk ere: Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Bordele, La Rochelle eta Poitiers, esaterako.

Hainbat faktorek bat egiten dute Euro-eskualde horretan: industria-sare anitza; enpresa enblematikoak; industria-talde indartsuak; langileen goi-mailako prestakuntza -EBko batez bestekoaren gainetik-; osagarritasunerako esparru garrantzitsuak, etab. Azken batean, garapenerako aukera eta gaitasun handia, eta enpresentzako zein biztanleria aktiboarentzako aukera-espazio bat.

Hala ere, badaude hori garatzea zailtzen duten eta oztopoak sortzen dituzten faktoreak ere: gune ekonomikoen arteko distantzia; asimetria handiak, eskumenei eta zergei dagokienez; administrazio-kultura ezberdinak… Azken batean, Euro-eskualdearen indar-guneak ezerezten dituzten oztopoak, enpresen eta langileen jomugak beste eremu batzuetara biderarazten dituztenak, eremu hori gertu dagoen arren.

Ekintza Plana

ENPLEGUA AE proiektuak barrera eta oztopo horiei aurre egin nahi die gaur egungo egoera behin betikoz gainditzeko, eta jarduteko neurri zehatzak proposatzen ditu:

  1. Mugaz gaindiko enpleguaren egoerari buruzko azterketa-diagnostiko bat egitea. Berrogeita hamar bat eragilek hartuko du parte: enplegu zerbitzu publikoek, garapen-agentziek, sindikatuek, patronalak, merkataritza-ganberek, etab. Gaur egun mugaz gaindiko enplegua denaren argazkia egingo du eta harago joango da, dauden arazoak konpontzeko irtenbideak planteatuz eta harremanak sinplifikatzeko eta errazteko administrazio-mailan egin beharreko aldaketak aztertuz. Orain arte inoiz egin gabeko lana da, nahiz eta Euskadi eta Akitaniaren arteko harremanak orain dela hiru hamarraldi hasi ziren.

  2. Mugaz gaindiko enpleguari buruzko informaziorako web-ataria abian jartzea, enpresa- sarearentzako zein langile eta langabeentzako erabilgarria den informazio guztia jasoko duena eta guztiei emango diena aukera sortzen diren aukerei eta beste lurralde batean jardutearen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio osoa izateko.

  3. Bildutako informazioa hedatzea hiru eskualdeetako administrazio maila ezberdinetan, aplikatu beharreko araudiaren berri izan dezaten eta langileari eta enpresariari aholkularitza-zerbitzu egokia eman ahal diezaieten. Halaber, berariazko informazio-puntuak jartzea enplegu-zerbitzu publikoetan eta zerbitzu horien erakunde laguntzaileetan.