Real Sociedad de Futbol SAD

12/17/2017 | News release | Distributed by Public on 12/17/2017 09:55

Gehiago merezi izan dute

Realeko emakumezkoeen taldeak hutsera berdindu du gaur goizean Zubietan Santa Teresaren aurka jokatutako neurketan. Modu guztietatik aritu dira golaren bila baina azkenean hau ez da iritsi.

Hasieratik ikusi da talde bakoitzaren helburua zein zen. Reala golaren bila eta jokaldi arriskutsuak sortuz, eta kanpokoak bere aldetik bere zelaian atzeratuta jokatzen. Eskuin hegaletik Zornozak zentratutako baloi bat Leire Bañosi iritsi zaio, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Hori izan da partidako aukerarik onena. Santa Teresaren pare bat kontrek arriskua sortzeko balio izan dute, egiten ari ziren presioaren ondorioz. Berdinketa ontzat ematen zutela zirudien kanpokoek.

Saiatzen jarraitu dute bigarren zatian txuri-urdinek. Manu Lareo izan da Realeko protagonistetako bat, eta berak izan du hasi eta gutxira jaurtiketa bat, kanporuntz joan dena desbideratuta. Hamairugarrenean epaileak Nahikariren gola baliogabetu du jokoz kanpokoa adierazi ondoren, taldea jada ospatzen ari zenean lortutakoa. Hortik aurrera, azkeneko ordu erdian, aukerak ez dira hainbeste maiztasunez iritsi. Zornoza edo Nahikariren barneraldiren batzuk, baina arrakastarik gabekoak. Azkeneraino saiatu izan dira gipuzkoarrak baina ez dute garaipena lortu.

Honela, Realak bere bolada positiboarekin jarraitzen du, zazpi partida jarraian gehitu ondoren porrota jasan gabe. Orain atseden hartu beharra dago hurrengo urtean pentsatzeko. Lehenengo itzulia isteko derdbia jookatuko dute Athletic Cluben aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, Gaste, L. Baños (Etxezarreta, min. 77), Chini, Bea (Beristain, min. 71), Manu (Leyre F., min. 79), Zornoza (Michi, min. 88), Nahikari.

Santa Teresa CD: Larque, Augustine, M. Neira, M. Parralejo, Gordillo, Estefa, Nayadet, Alba M. (Hitomi, min. 94), Chica, Aina, Mireya (Ali, min. 92).

Epailea: Cebolla Lopez. Txartelik gabe.