Real Sociedad de Futbol SAD

10/31/2017 | News release | Distributed by Public on 10/31/2017 16:56

Gola falta izan da

Sansek Leioaren aurka berdindu du gaur gauean Zubietan jokaturiko neurketan (0-0). Partida parekatua, eta zati bat talde bakoitzarentzat.

Lehenengo zatiak ez du aukera askorik izan. Martinezen jaurtiketa bat izan da Leioaren aukera arriskutsuena, Sansek baloia galdu ondoren baloia ateratzen zegoenean, baina Le Normandek atepean arriskua urruntzea lortu du. Hortik aurrera, etxekoek izan dute partidaren jabetza. Jokaldirik onena 28. minutuan iritsi da, Merquelanzen jaurtiketeari esker, baina hau goruntz joan da. Ondoren, kanpoko atezainak geldiketa bikain batekin baloia aldendu du, Merquelanz izanik berriro protagonista nagusia jokaldi horretan.

Bigarren zatian, aldiz, mugimendu gehiago ikusi dugu azkeneko metroetan, baina golik eskuratu gabe. Jada lehenengo minutuan Zubiaurre ikusi dugu eraginean, Aspasen ezkerkada bat urrunduz. Hortik gutxira, Sansek zati honetako aukerarik argiena izan du, baina Jaureguiren jaurtiketa kanporuntz joan da gutxigatik. Kanpokoek gola izan dute 63. minutuan beraien jokaldia langan jo ondoren. Azkeneko minutuetan aipagarriena Leioako Perezen kanporatzea izan da, bi txartel hori ikusi ondoren, baina horrek ez dio balio izan Sanseri garaipena lortzeko.

Txuri-urdinek Real Union jasaoko dute hurrengo larunbatean, berriro Zubietan, gipuzkoako derbian. Puntu honekin laugarren postuan kokatzen dira momentuz, oraindik jaurdunaldi osoa jokatzeko falta denean.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Alex U., Le Normand, Lapeña, Arrieta, Guevara, Gorostidi (Sanz, min. 75), Calvillo (Capilla, min. 60), Saenz (Muguruza, min. 60), Merquelanz, Jauregi.

Leioa: Etxeberria, Ferrone, Cordoba, Perez, Morcillo, Baleani, Iriondo, Martínez (Alvarez, min. 84), Asier Goti (Cortes, min. 91), Aspas (Camporro, min. 76), Yurrebaso.

Epailea: Montes Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Merquelanzi, eta kanpoko Camporrori. Gainera, Leioako Perez kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren.