Real Sociedad de Futbol SAD

09/01/2017 | News release | Distributed by Public on 09/01/2017 05:27

Froga ona geldialdiaren aurretik

Realak bat eta bi galdu du gaur Deportivo Alavesen aurka gaur goizean Zubietan jokatutako neurketan. Armailak guztiz beteta zeudela, partidak aurten minutu gutxien jokatu dituzten jokalarientzat lehiaketa minutuak batzeko balio izan du.

Partida parekatu eta entretenigarria izan da. Lehen zatian Pardok ateratako falta Bautistaren golean amaitu da, Pachecok Iñigoren burukada ostean utzitako baloi askea errematatuz. Bigarren zatiaren hasieran Victorrek, jokaldi on batean, berdinketa ipini du gasteiztarrentzat.

Froga ona minutu eta sentsazioak hobetzen joateko. Orain, atseden asteburuan eta astelehenean lanera berriro Riazorreko bisita prestatzen hasteko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: T. Ramírez, Odriozola (Rodrigues, min. 46), Llorente R., I. Martínez (Aritz, min.63), De la Bella, Zubeldia (Zurutuza, min.63), R. Pardo, Canales (X. Prieto, min.63), Januzaj, Bautista (Juanmi, min.63) y Agirretxe (Willian J., min.63).

Deportivo Alavés: Pacheco, Vigaray, Diéguez, Erik, Duarte, Torres, Pina, Burgui, Katai, Enzo y Sobrino. Bigarren zatian atera dira: Ibai, Manu, Nacho, Galilea, Víctor, Wakaso, Dani Iglesias, Gabriel.

Golak: 1-0: Bautista, min.23. 1-1: Víctor, min.28. 1-2: Burgui, min.86

Epailea: Haro Marcos. Txartelik gabe.