Results

Real Sociedad de Futbol SAD

06/15/2018 | News release | Distributed by Public on 06/15/2018 03:34

Lagunartekoak Stuttgart eta Friburgoren aurka

Aurredenboraldi txuri-urdin osatu da. 'Etxean' jokatuko diren lagunartekoen ostean Reala Alemaniara joango da udako azken bi lagunartekoak jokatzeko. Bi azken froga hauekin, abuztuaren 11 eta 12an Stuttgart eta Friburgoren aurka, Asier Garitanoren taldeak itxita ditu bere lagunarteko guztiak.

Azken bi arerioak Bundesligako talde garrantzitsuak dira. Stuttgart Alemaniako ligako talde historikoetako bat da eta Realaren ezagun zaharra, bi taldeak elkarren aurka aritu baitziren 88-89ko UEFA txapelketan. Bere aulkian, Tayfun Korkut, Realeko jokalari ohia. Aurten zazpigarren izan dira ligan. Partida Weinstadt herrian jokatuko da.

Friburgo, bestalde, hazten doan kluba da. Hamabosgarren postuan amaitu zuten iazko Bundesliga. Neurketa Schwarzwald-Stadionean jokatuko da, Friburgoren etxea hain zuzen.

Lagunarteko guztien zerrenda honakoa da:

Uztailak 14: Reala eta Sanse-C konbinatua (Zubieta)

Uztailak 20: SD Eibar - Reala (Ipurua, Eibar) *GFF-ren mendeurrena

Uztailak 25: Real Union de Irun - Reala (Txerloia, Azkoitia)

Uztailak 28: Reala - CA Osasuna (Agorrosin, Bergara)

Abuztuak 1: Real Zaragoza - Real Sociedad (Tafalla)

Abuztuak 4: Reeala - Athletic Club (lekua zehazteke) *Euskal Herriko Kopa

Abuztuak 8: Reala - Deportivo Alaves (Asti, Zarautz) Zarautz KE 75.urtemuga

Abuztuak 11: Stuttgart - Reala (Weinstadt)

Abuztuak 12: Friburgo - Reala (Friburgo)