Real Sociedad de Futbol SAD

12/16/2018 | News release | Distributed by Public on 12/16/2018 08:26

Ezinean

Realak hutsera berdindu du gaur goizean Zubietan RCD Espanyolen aurka. Txuri-urdinek aukera dexente izan dituzte garaipena lortzeko, penalti bat kontuan hartuta, baina ez dute helburu nagusia lortu.

Neurketa garrantzitsua zen gipuzkoarrentzat eta hori hasieratik nabari izan da. Bestalde, kanpokoak Reala baina postu bat beherago kokatuta zeuden sailkapenean. Berdinketa ontzat ematen zuten. Gonzalo Arconadaren neskak dena ematera atera dira lehenengo minututik eta hainbat abagune izan dituzte markagailuan azkar aurreratzeko. Nahikariren jaurtiketa desbideratu bat, kontraeraso arriskutsu bat Cardonak ezin izan duena amaitu, Manuren falta jaurtiiketa zutoinera… aukerak egon dira baina azkeneko metrotan asmatzea falta izan da. Katalanek ez dute ia arriskurik sortu. Urrutiko jaurtiketaren bat, Quiñonesek arazorik gabe arrapatu duena.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da partidaren aukerarik onena. Epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du, Nahikariri egindakoa. Aurrelari txuri-urdinak jaurti du penaltia, baina atezainak gelditu egin du. Zorte txarra gaurkoan. Gainera, RCD Espanyol hamar jokalarirekin geratu da zelaian Dulce Mariak bi txartel hori ikusi dituenean. Pare bat kontraeraso arriskutsu izan dituzte kanpokoek, horietako batean baloiak zutoinean jo ondoren, baina zorionez ez da barruruntz joan. Realak aurrera pauso bat eman du azkeneko minutuetan, eta RCD Espanyolek asko sufritu du, baina golik lortu gabe.

Garaipena lortzen ez denean garrantzitsua da puntu bat lortzea. Gainera, azkeneko porroten ondoren bolada negatibo horri amaiera ematen diote. Hurrengo astean Valencia CF-ren aurka jokatuko dute urtea amaitzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (Etxezarreta, min. 75), N. Mendoza, Maddi, Iraia (N. Eizagirre, min. 64), Chini (L. Baños, min. 75), Itxaso, M. Cardona, C. Bautista (Palacios, min. 64), Manu, Nahikari.

RCD Espanyol: Mariajo, Altamira, Baudet (Pérez, min. 54), Julve (Eli, min. 80), Mariajo, Dulce María, Paloma (Letti, min. 72), Alvarado, Paula Moreno, Elba (Ayaki, min. 88), Torroda.

Epailea: Romero Navarro. Txartel horia erakutsi die kanpoko Elba, Baudet eta Mariajori. Gainera, kanpoko Dulce Mariari txartel gorria erakutsi dio (min. 50).