Real Sociedad de Futbol SAD

12/20/2018 | News release | Distributed by Public on 12/20/2018 11:34

Komunikatu ofiziala

Gaur azaldutako informazioen inguruan klubak ondorengoa adierazi nahi du:

Realak ez du legez kontrako ezer ez egin, ez betetze administratibo bat izan da. Klubak ondorengoarengatik jaso du zigorra: 2018ko ekainarainoko eguneroko erregistroa ez azaltzeagatik, araudi berriak adierazten duen bezala. Gaur egun arte klubak, beti egin izan duen bezala, aldi baterako kontratua duten langileen jardunaldiaren hilabeteko laburpena aurkeztu izan du.

Arau-haustearen aktaren arabera egiaztatu egiten da langileen jardunaldia lanaldi partzialekoa dela. Beraz, likidatu beharreko kotizazio diferentziarik ez dago. Klubak helegitea ipini du eguneroko erregistroaren faltarengatik ezarritako santzioarekiko eta erabakiaren zain dago.

Realak argi utzi nahi du faltsua dela Klubak santzio bat jaso izana emakumezkoen taldeko 15 jokalari aldi baterako kontratuarekin egoteagatik eta bere ezinegona adierazi nahi du osatugabe eta intentzio txarreko informazio hauen argitalpenarekin, Klubak berdintasunaren alde egiten ari den lana zikintzea helburu dutenak.