CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

07/18/2018 | Press release | Distributed by Public on 07/18/2018 04:06

CAF-EK ORBITAL CRITICAL SYSTEMS ENPRESAN PARTAIDETZA BAT ESKURATU DU

2018/07/18

CAFek lankidetza estrategikoko akordioa sinatu duOrbital Critical Systems enpresarekin. Sektore ugaritarako (aeronautika, espaziala eta trenekoa) sistema kritikoen diseinuan, garapenean eta egiaztapenean espezializatutako erreferentziazko enpresa da Orbital Critical Systems.

Orbital Critical Systems 2008an sortutako ingeniaritza-enpresa da eta egoitza Noainen (Nafarroa) dago. Bulegoak Madrilen eta Alemanian ditu. Hasieran, batez ere sektore aeronautikoan garatu zuen bere jarduera, baina gaur egun beste sektore batzuetarako proiektu ugari bideratzen du: trenetarako eta sektore espazialerako, adibidez. Bezero nagusien artean daude Airbus eta CAF. Airbusen kasuan, Tier 1 izendapena du (zuzeneko hornitzailea) eta CAFekin sistema kritikoak garatzen lan egin du (batez ere, trenetako seinaleztapen arloan).

Akordio hori CAF Taldearen Plan Estrategikoak ezarritako hazkunde- eta dibertsifikazio-helburuen baitan txertatu behar dugu; izan ere, aireko sektoreko eta sektore espazialeko teknologia aurreratuenak eta jardunbide egokiak trenen sektorean aplikatzeko aukera eskainiko du, bi sektoreen arteko sinergia gurutzatuak sortuta.

Akordioak CAFek Orbital Critical Systemsen akzioen paketea erostea jasotzen du.

5 milioi euroko urteko fakturazioa eta 100 langile inguru ditu Orbital Critical Systems enpresak eta bere ezaugarri nagusietako bat da teknologiaren alde egiten duen etengabeko apustua. Izan ere, bere kudeaketari dagokionez garrantzi handia du arlo horrek eta urteko aurrekontuaren bolumen handia bideratzen du horretara.

Era berean, CAF Taldeak bere gaitasunak balio erantsi handiko eremuan bultzatuko ditu, negozio berrien aldeko apustua eginda eta enpresa dinamikoarekin eta aurreikuspen interesgarriak dituenarekin batera lan eginda. Enpresa horrek, era berean, CAF Taldearen fidagarritasuna eta prestigioa izango ditu atzean, hala hurrengo urteotarako bere garapena eta hazkundea sendotuz.

Joan prentsa-oharretara