Real Sociedad de Futbol SAD

10/18/2018 | News release | Distributed by Public on 10/18/2018 03:14

Hemen dago jada 2018-19 posterra!

Hemen dago jada 2018-19 posterra. Gaur estreinatzen dugu denboraldi honetako posterra , eta bihar, urriak 19, eskuragai jarriko da Donostiako Elkano kalean edo Arcco Amaran ditugun dendetan. Familia realzaleak 17:30etik aurrera jaso ahal izango du posterra, Illarra, Zurutuza eta Oyarzabal kapitanek Elkano kalean dagoen denda berria bisitatuko duten une berean.

Inguruko tradizioa

Azken urteetako irizpide berbera erabiliz, kanpaina honetarako aukeratu den argazkiak beste keinu bat egiten dio gure lurrari. Oraingo honetan, futbolariak Gipuzkoako beste eszenatoki eder batean daude, Zarautzeko hondartzan, alde batean Getariako 'arratoia'dutela eta Mollarriko irla bestean. Argazkiak denda txuri-urdin berriak markatutako egungo estiloa dauka, hondo ekaiztsuarekin, 'Ohore eta kemena' ideiari lotuta.

Aurtengo diseinuak aurreko denboraldietako ohiko ildoa hausten du. Kasu honetan ikuspegi epikoa eman zaio, Asier Illarramendi kapitainak taldekideak alboetan dituela, Zarautzeko itsasertzean. Irudia indartsua da, hondo ilunaren eta 25 futbolarien irudien arteko kontrasteari esker. Gainera, postura desberdinetan daudenez, emaitza freskoagoa eta naturalagoa da.