Real Sociedad de Futbol SAD

02/08/2019 | News release | Distributed by Public on 02/08/2019 02:52

Topikoen erritmoarekin

Horrela bizi genuen atzoko Korner Festibaleko ekitaldi berri hau, Donostiako San Jeronimo aretoan ospatu zena. Koldo Almandoz zinema zuzendaria, Gari abeslari eta musikaria eta Ana Malagon idazlea Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak moderatutako solasaldi honetan egon ziren parte-hartzaile bezala, euskal kultura eta futbolari buruz hitz egiteko. Almandozen bere haurtzaroko lehenengo oroipena Realarekin erlazionatuta zegoen, Atotxan irabazten zutenean edota, batez ere, bi Ligak lortutakoan.

Gari eta Malagan kritikoagoak izan ziren azkenaldian futbolak hartu duen norabidearengatik eta, horren ondorioz, ez dute hainbeste jarraitzen kirol hau urte hauetan. Zabalak, saioari amaiera emateko, topiko batzuk irakurri zituen, eztabaidaren ildoa jarraituz: 'Lanean jarraitu behar da', 'Irabaztera aterako gara', 'Ez dago arerio txikirik', 'Baloiak ez du sartu nahi izan'…

Hau guztia eta Gariren abestiak, gitarraren erritmoa jarraituz, entzun nahi badituzu, ez galdu bideoa!

Gogora ezazu informazio guztia Kornerren kontsulta dezakezula.