Autoridad Portuaria de Pasaia

07/06/2017 | News release | Distributed by Public on 07/28/2017 06:18

SEA CLOUD IIa, belaz bultzatutako luxuzko gurutzaontzia, ekainaren 8an Pasaiara iritsiko da

SEA CLOUD II gurutzaontzia ekainaren 8an Pasaiara iritsiko da. Oso ontzi berezia da, motorraz gain, bultzatzeko bela erabili baitezake. Sea Cloud IIa hiru masta dituen gurutzaontzia da. 2001ean Las Palmasen uretaratu zen, eta bere kategoriako beste ontzi batzuek ez bezala, ez dauka belak jasotzea bezalako eragiketak egiteko automatismorik, eta beraz, horiek eskuz egiten dira. Ontzian ingelesez eta alemanez egiten da. 117 metroko luzera du eta 94 bidaiari garraiatu ditzake gehienez, tripulazioaren 65 kideren laguntzaz.

Pasaiara iritsiko diren bidaiari gehienak estatubatuarrak dira, eta batez besteko adina 67 urtekoa da. Ontzia goizeko 8tan sartuko da portuan, Bilbotik datorrela, eta 13:00ak aldera aterako dela aurreikusten da, La Rochelleruntz.

Gurutzaontziko bidaiariek orokorrean Donostia bisitatuko dute, nahiz eta Albaolako ontziolan bisita gidatua ere aurreikusten den. Bertan, Nao 'San Juan' ontziaren erreplika eraikitzen ari dira.