Real Sociedad de Futbol SAD

06/04/2018 | News release | Distributed by Public on 06/04/2018 07:28

Sei urre

Realeko atletek Durango ospatutako Euskadiko Txapelketan parte hartu dute aste bukaera honetan eta bikain aritu dira. Txuri-urdinek sei urre lortu dituzte. Horietatik gehien nabarmendu dena Gen Esteban Abreu izan da 400 metrotan. Atleta honek gipuzkoako bigarren markarik onena lortu zuen, pistako buelta osoa 47.08tan egin ondoren

IƱigo Rodriguezen parte hartzea ere aipatzekoa da, 53.30ko marka lortu ondoren 400 metroko hesi-lasterketan. Mailu jaurtiketan, Servando Rivasek 59,83 metroko jaurtiketa lortu zuen. Pablo Cid, bere aldetik, hamabost metrotara iritsi zen jauzi hirukoitzean eta Asier Corthay, altura-jauzian, 2,06 metrotara iritsi zen. Igor Legarda,

Octavian Mihail Romanescu ere bikain egon zen, 100 metrotan azkarrena izan ondoren (10.85), nahiz eta podiumera igo ez izan atzerritarra delako.

Internazionalak

Aitor Murkiak Portugalen parte hartu zuen mailu jaurtiketan. Atleta honek sei kiloko mailua 63,43 metrotara jaurti zuen, hirugarren postua lortuz 20 urte azpiko mailan.

Bestalde, Adrian Rocandio abiadura-lasterkariak Italian egongo da aste honetan 4x400an. 23 urte azpiko Mediterraneoko Elkartzean arituko da.