CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

04/12/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/27/2017 01:24

SENSEROD ETA AXIS PROIEKTUAK, FEDER FONDOEK FINANTZATUTA

2017/04/12

CAFek (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA) diru-laguntza bat jaso du ikerketa eta garapeneko bere proiektu honetarako: TREN-IBILGAILUEN ERRODADURA-TRENAREN FUNTSEZKO ELEMENTUEN KUDEAKETA AURRERATURAKO MONITORIZAZIO- ETA DIAGNOSTIKO-SOLUZIOAK (SENSEROD). Europar Batasunak diruz lagundu du proiektua, Hazkunde Adimenduneko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

SENSEROD proiektuaren helburua zera da: tren-ibilgailuen errodadura-trenaren kudeaketa aurreratua optimizatzea, monitorizatzeko eta diagnostikoa egiteko tresna eta soluzio egokiak garatuz horretarako, aukera emango dutenak tren-ibilgailuen balio-bizitza eta erabilgarritasuna maximizatzeko, eta fidagarritasuna handitzeko.

Bestalde, ikerketa eta garapeneko beste proiektu honetarako diru-laguntza bat ere jaso du CAFek: FIDAGARRITASUN-MAILA ALTUKO TEKNOLOGIA AURRERATUAK, MARTXAN DAUDEN TREN-IBILGAILUEN BALIO-BIZITZA, SEGURTASUNA ETA ERABILGARRITASUNA MAXIMIZATZEKO (AXIS). Europar Batasunak diruz lagundu du proiektua, Hazkunde Adimenduneko FEDER 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

AXIS proiektuaren helburu orokorra da tren-ibilgailuen ardatzen diseinuan eta ibilgailuon mantentze-lanak egiteko teknologietan gaur egun dauden mugak gainditzea eta, hala, Espainiako tren-industriaren hazkundea eta nazioartekotzea sustatzea.

Joan prentsa-oharretara