Real Sociedad de Futbol SAD

10/30/2017 | News release | Distributed by Public on 10/30/2017 05:08

Berdinketa batekin iristen dira

Europako arerioek ez dute garaipena lortu asteburu honetan. FK Vardarrek, osteguneko arerioa, eta Rosenborg BK taldeak, berdinketa lortu zuten. Aldiz, FC Zenitek porrota jasan zuen Moskuko Lokomotiven aurka.

FK Vardar

Osteguneko arerioak berdinketa lortu zuen Sileksen aurka etxetik kanpo. Lidertza gero eta urrunago du mazedoniako taldeak. Hamaika puntuko diferentzia murriztu behar du. Hala ere, oraindik bi neurketa gutxiago jokatu ditu.

FK Vardar: Gachevski, Barseghyan, Blazevski (Todoroski, min.88), Felipe, Glisic, Grncarov, Hambardzumyan (Jigauri, min.83), Markovic, Novak, Stojcevski, Ytalo (Maksimov, min.81).

Rosenborg BK

Rosenborg BK taldeak ezin izan zuen garaipena lortu etxean Stabaeken aurka (0-0). Norvegiar taldeak lidertzan jarraitzen du 58 punturekin, zortzi puntuko abantailarekin.

Rosenborg BK: Hansen, Hedenstad (Bjordal, min.77), Reginiussen, Rasmussen, Meling, Jensen, Lundemo (Konradsen M., min.62), Konradsen A., (Gersbach, min.22), Helland, Adegbenro, Bendtner.

FC Zenit

FC Zenitek porrota jasan zuen Moskuko Lokomotiven aurka (0-3) lehia zuzenean. Kanpokoek bigarren zatian erabaki zuten neurketa hiru golak lortuz. Porrotaren ondoren erruasiarrek lidertza galdu dute eta Moskuko Lokomotivek hiru puntuko abantaila dute.

FC Zenit: Lunev, Ivanovic, Mevlja (Smolnikov, min.70), Mammana, Criscito, Kuzyayev, Kranevitter, Erokhin (Shatov, min.86), Rigoni, Dzyuba (Driussi, min.70), Kokorin.