Real Sociedad de Futbol SAD

02/09/2019 | News release | Distributed by Public on 02/09/2019 01:26

Gaur estreinatuko da

Asteburu honetan Kukai Dantzak Kirol Legez / Fair Play obra estreinatuko du. Ikuskizuna bereziki Korner Festibala jaialdian aurkezteko sortu da. Obra bi egunetan ikusi ahal izango da: gaur (18:00 eta 20:00etan) eta bihar (17:00 eta 19:00etan). Sarrerak Donostia Kulturako webgunean eta leihatiletan (Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian) eskura daitezke. Prezioa 8 eurokoa da.

Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez. Gainera, Iraia Oiartzabal diseinugileak jantzi bereziak sortu ditu ikuskizunerako. Jon Maya zuzendariak horrela definitu zuen: 'Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Eszenatokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, taldelana… Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da. Kirolean eta artean. Jokalari edo jokulari; gorputzekin, baloiekin, taldekideekin, inguratzen gaituen testuinguruarekin bat eginez osatzen dugun komunitatearekin'. Ikuskizun honekin Korner Festibalaren, kultura eta futbola elkartzen dituen festibalaren, bigarren edizioa amaituko da.