Results

Real Sociedad de Futbol SAD

12/11/2017 | News release | Distributed by Public on 12/11/2017 11:06

Komunikatu ofiziala

Realak bere Akziodunen Batzar Nagusia egingo du datorren abenduaren 13an, asteazkena, bigarren deialdian. Ekitaldia 19:00etatik aurrera egingo da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Batzarrean 2016-17 denboraldiko urteko kontuak eta 2017-18ko aurrekontua aztertuko dira.

Halaber, gai zerrendako hirugarren puntuan Administrazio Kontseiluko kideen izendapena sartu da, kopurua Estatutu Sozialen 22 artikuluaren arabera zehaztuta.

Bozkatzera eramango den proposamenak hainbat aldaketa dauzka Administrazio Kontseiluko kideen artean. Alde batetik, administratzaile lanetan euren ardura utziko duten kontseilariak dira Jose Luis Goñi, Jose Antonio Lizaso, Juan Jose Arrieta eta Nekane Soria. Horiek guztiei, Reala zuzentzeko ardura izan duten 9 urteetan Realari eskaini dioten lana, dedikazioa eta leialtasuna eskertu nahi dizkiegu. Onena opa diegu euren etorkizunerako.

Gogoratu behar da joan den ekainean Gurutz Linazasorok dimisioa eman zuela arrazoi pertsonalengatik.

Bozketara eramango den proposamena osatzen duten kontseilari berriak hauek dira:

- Nerea Aramburu Eizmendi. Donostiarra, 44 urte, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik, Donostiako campusean. Gaur egun aholkulari ekonomiko-finantzario eta fiskala da eta bere aholkularitza zuzentzen du.

- Javier Igarza Perez. Deban jaioa, 44 urte, Bergaran bizi da eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, EHU/UPVko unibertsitatetik. 2002tik Reiner enpresako zuzendari nagusia da..

- Jose Ramon Fernandez de Barrena Bermejo. Irunen jaioa orain dela 49 urte, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua EHU/UPVtik, eta MBA egin zuen Bartzelonako ESADE Business Schoolen. Gaur egun Uvesco Taldeko zuzendari nagusia da.

- Maite Azcoaga Rodriguez. Donostian jaioa, 34 urte, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, Donostiako campusean. Jamai Technical Servicesen arduradun finantzario lanean dihardu. Maite Azcoaga Realeko hockey taldeko jokalaria izan da 19 urtez, eta azken denboraldietan kapitaina; bere palmaresean liga bat eta Erreginaren Kopa bat dauzka.

- Fermin Altuna Igartua. Fermin Altuna donostiarra da, Hondarribian bizi da, 58 urte ditu eta enpresaburua da.

- Alejandro Pereda Fernandez. Donostian jaioa orain dela 43 urte, Zuzenbidean lizentziatua da EHU/UPVtik. Abokatua eta finka administratzailea da.

Beraz, gogora daiteke datorren asteazkeneko Batzarrera Kontseilu berria osatzeko bozkatzera eramango diren akziodunen izenak hauek direla:

-Jokin Aperribay Bedialauneta.

-Angel Oyarzun Narvaez.

-Alejandro Pereda Fernandez.

-Alejandro Uranga Sarasola.

-Fermin Altuna Igartua.

-Ignacio Serrats Urrecha.

-Javier Igarza Perez.

-Jesus Maria Ruiz Galarraga.

-Jose Aitor Diaz de Mendibil Garcia.

-Joseba Ibarburu Uranga.

-Jose Ramon Fernandez de Barrena Bermejo.

-Maite Azcoaga Rodriguez.

-Mikel Ubarrechena Pison.

-Nerea Aramburu Eizmendi.