Real Sociedad de Futbol SAD

11/17/2017 | News release | Distributed by Public on 11/17/2017 06:19

Realzale Leiala-k Norvegiara hiru bidaia oparitzen ditu

Realzale Leiala programa zuregandik hurbilago egoteko jaio da. Jada, gure bazkideak bere abantaila guztiei etekina ateratzen ari zaizkie eta, horregatik, ospatu nahi dugu. Eta eskertzeko modurik onena, zarena sentiaraztea da: Reala.

Honen adierazgarri bezala, Trondheim hiri ederrerako bidaia opari egin nahi dizugu, non Realak ostegunean jokatuko du. Astelehen goizean Norvegiarako hiru bidaia zozketatuko ditugu, lehen taldearekin hegan eginez, ostatu, gosaria eta partidarako sarrera barne.

Zozketan parte hartzeko, www.realsociedad.eus-eko bazkideentzako dagoen Nire Reala eremu pribatuan erregistratuta egon behar zara. Zozketa, orain arte erregistratuta daudenen eta gaurtik astelehenera arte, goizeko 9:00ak arte, erregistratzen direnen artean egingo da.

Bazkidea bazara eta ez bazaude erregistratuta, deskarga ezazu eskuliburu hau eta pausoak jarrai itzazu

Bidaia: Trondheim-erako bidaia hegazkinez, asteazken 22 goizean, eta itzulera, ostegun 23an, partida bukatu ondoren. Garraioa hotelera eta aireportura, ostatua eta gosaria, barne. Astelehen eguerdian irabazten duten hiru bazkideekin harremanetan jarriko gara.

Oinarri arautzaileak