Results

Real Sociedad de Futbol SAD

12/11/2018 | News release | Distributed by Public on 12/11/2018 03:13

Akziodunen Batzar Nagusia

Realak gaur, abenduak 11, bigarren deialdian, bere Akziodunen Batzar Orokorra ospatuko du. Donostiako Kursaal Jauregian izango da 19etatik aurrera. Entitate txuri-urdinak egunean 14.301 akziodun ditu, horien artean 131.551 akzio banatuta dituztelarik.

Ateak 17:30ean irekiko dira, Batzarra 19etan izango den arren. Zentzu honetan Realeko Administrazio Kontseiluak partehartzaileei lekura garaiz iristea eskatzen die Batzarra ahalik eta puntualtasun handienarekin hasi ahal izateko.

Batzarrean parte hartzeko eskubidea dute Realeko bost akzio edo gehiago duten pertsonek edota gutxiago izanik, haiengan beste akziodunek delegatu dituztenak bost akziora iritsiz. Realak igorritako asistentzia eta ordezkaritza dokumentu ofiziala eraman beharko dute, nortasun agiri batez gain (NAN, pasaportea, gida baimena...). Batzar osoa jarraitzeko aldibereko itzulpena izango da euskarara eta baita keinuen hizkuntzera ere.

Gai zerrenda:

Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak,2018ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2018eko uztailaren 1tik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Kontu-Ikuskatzailea izendatzea.

Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen

erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateKo ere.

Bosgarrena: Galderak eta eskaerak.