Real Sociedad de Futbol SAD

09/03/2018 | News release | Distributed by Public on 09/03/2018 06:32

“Konfidantza, pazientzia, pertseberantzia eta exijentzia”

Realeko Futbol Zuzendaria, Roberto Olabe, gaur goizean azaldu da Zubietako prensa aretoan, behin udako fitxaketa merkatua amaituta, balantzea egin eta hedabideen galderei erantzuteko.

Olaberen hitzetan, 'belaunaldi aldaketa batean gaude Klubaren barruan. Hilabete zailak izan dira, jokalari garrantzitsuak joan dira baina, era berean, esperantzaz gaude, talde gaztearekin, eta beste zenbait jokalarik lidertza hori hartzeko unea da. Belaunaldi aldaketa batean gaude eta elkarrekin egin nahi dugu'.

Taldeari buruz honakoa esan du: 'Exijentzia eta moldakortasuna nahi genuen. Taldearen eraikuntzan obra garaietan gaude. Erraz antzeman zitekeen taldea ginen, eta moldakorragoak izateko nahia genuen. Bidean gaude. Zenbait gauzetan hobetu dugu, baina falta da. Horregatik diot obretan gaudela'.

Taldeak duen talentu eta ahalmenarekin ilusioa du eta, era beream David Conchak Sanseko lizentzia izango duela baieztatu du. Azken fitxaketak, Sandrok, taldeari behar zuen sakontasuna emango dio 'Konfidantza, pazientzia, pertseberantzia eta exijentzia' izan behar dugun Garai honetan.