Autoridad Portuaria de Pasaia

05/18/2022 | News release | Distributed by Public on 05/18/2022 08:30

Pasaiako Itsas Festibalean debekatuta egongo da laketontziak portuan sartzea eta egotea

2022ko maiatzaren 26tik 29ra, Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioa ospatuko da Pasaian. Ontzi tradizionalen topaketa honek arrakasta handia izan zuen 2018ko maiatzean egindako lehen edizioan.

2022ko edizioari begira, egun horietan espero den ontzi kopurua kontuan hartuta, itsas trafikoa antolatu eta kontrolatzeko helburuarekin, maiatzaren 27, 28 eta 29an Pasaiako portuan amarralekurik ez duten bosgarren, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontzi guztiei portuan sartzea eta egotea debekatzen zaie. Hori guztia, ekitaldia segurtasunez ospatu eta aurreko edizioaren funtzionamendu egokia erreplikatu dadin.

Pasaiako Portu Agintaritzaren Zuzendariaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Portu Agintaritza honek guztion lankidetzarekin Itsas Festibala seguru eta arrakastatsu bat izatea opa du. Gogoratu behar da akordio hori ez betetzea 2/2011 EPNZLTBren 306. artikuluaren arabera zigortuko dela.