Real Sociedad de Futbol SAD

09/02/2018 | News release | Distributed by Public on 09/02/2018 12:17

Gol festa

Real C-k garaipen bikaina lortu du sei eta huts irabazi ondoren SD Zamudiori. Sergio Franciscoren mutilak dena ematera atera dira lehenengo minututik. Lehenengo aukera Martinez Losak izan du txuri-urdinentzat buruz, baina kanpoko atezainak azkeneko momentuan baloia aldentzea lortu du. Aurrelarik parte hartu duen hurrengo jokaldi arriskutsuan gola ailegatu da. Ezker hegaletik bidalitako zentro bat Sanchezek errematatu du Martinez Losak gola sar dezan. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan Real C-k neurketa bideratu du Aranzaberen erremate bikain bati esker are barrutik

Bigarren zatiko lehenengo minutuan partida erabakita geratu da. Olasagastiren jaurtiketa batekin etxekoek hiru eta hutsekoa jarri dute. Hortik gutxira laugarrena iritsi da Aranbarriren burukada zehatz batekin. Bosgarrena Agirrek sartu du eta seigarren eta azken gola Aranzabek egin du. Horrela, Real C-k bi garaipen lortzen ditu lehenengo bi jaurdunaldietan. Hasiera borobila. Hurrengo astean Balmaseda FC-ren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Aguirre, Gabilondo, Aranbarri, Ezkurdia, Lucbert, Elizondo, Olasagasti, Sanchez (Alkain, min. 68), Aldasoro (Garrido, min. 75), Aranzabe, Martinez Losa (Agirre, min. 49).

SD Zamudio: Matura, Pablo Fiat (Alain, min. 40), Setti (Egiguren, min. 53), Ibai Perez, Iriondo, Txabo, Franco, Romero, Urzelai (Yundi, min. 61), Garmendia, Aranaz.

Golak: 1-0: Martínez Losa, min. 22; 2-0: Aranzabe, min. 37; 3-0: Olasagasti, min. 46; 4-0: Aranbarri, min. 61; 5-0: Agirre, min. 70; 6-0: Aranzabe, min. 85

Epailea: Anduaga Sanchez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Urzelairi.