Euskal Herriko Unibertsitatea

04/06/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/06/2017 04:47

Discurso de la rectora Nekane Balluerka en la Comisión de Educación del Parlamento Vasco

Lehenik eta behin, Hezkuntza Batzordeko Mahaiari eta presidente andreari eman nahi dizkiet eskerrak gaur Eusko Legebiltzarrean, EHbildu eta Elkarrekin Podemos taldeek eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldeak hala eskatuta, zuen guztien aurrean, datozen lau urteetarako finkatu ditugun helburu eta erronken berri emateko dudan aukeragatik.

Era berean, nire hurrengo hitzak Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiei gure eskerrik zintzoenak emateko baliatu nahi ditut azken bi urteetan gure unibertsitateak jasan dituen erasoen aurrean, aho batez, eman diguzuen babes instituzionagalatik. Duela bi aste Eusko Legebiltzarreko presidente andreak Errektoretza taldeari egin zigun harrera ofizialean gure esker ona pertsonalki agertu bagenion ere, gaur guztioi adierazi nahi dizuegu, gure unibertsitatean isla izan baina euskal gizartearen arazoa den hau guztion erantzukizuna delako.

Gure agintaldiaren helburu nagusia lerro batean laburbildu dezakegu: UPV/EHU munduko unibertsitate onenen artean ikusi nahi dugu. Euskal Herrian jakintza sortzen duten erakundeen artean duen lidergoa sendotu nahi dugu, ekarpen erabakigarria egin diezaion euskal gizartearen garapen eta ongizateari. Gainera, unibertsitate ikasketak balio handiko esperientzia izatea nahi dugu gure ikasleentzat, egungo eta etorkizuneko erronketarako prestatuko dituena, gaitasun teknikoa, oinarri etiko-humanista eta gizarte erantzukizuna emango dizkiena.

Horrekin batera, baliabideak jarri nahi ditugu irakasle-ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen garapen pertsonal, intelektual eta profesionalerako, konfiantza eta errespetua guztiontzat oinarrizko balioak izango diren giro batean. Saiatuko gara enpleguaren kalitatea hobetzen, non irabazle izango diren bai pertsonak bai unibertsitatea bera.

Euskal unibertsitate publikoaren proiektuan sinesten dugu, euskaraz arituko dena normaltasunez arlo guztietan; nazioartearen aitortza jasoko duena; bere hezkuntza eredua izango duena; erreferentea izango dena ikerketan; kultura arloko sustatzailea eta gure herriko eragile sozioekonomikoa izango dena; gobernantza eredu garden, arduratsu eta hurbileko bat izango duena; eta, batez ere, gizarte demokratiko eta irekiek ezaugarri dituzten balioak sustatuko dituena: bakea, ekitatea, inklusioa eta jasangarritasuna.

Horrenbestez, bederatzi jardun lerro hauetan banatu ditugu gure agintaldi honetan garatu nahi ditugun jarduerak:

1.- Ikasteko unibertsitatea: ikasleak dira gure izateko arrazoia
Ikasleak gure izateko arrazoi nagusia dira. Ikasleen enplegagarritasuna handitzeko zeharkako gaitasunetan oinarritutako prestakuntza katalogo bat sortu eta ezarriko dugu, bultzada emango diogu ekintzailetzari, eta prestakuntza duala eta kualifikazio handiko praktikak sustatuko ditugu.

Zeharkako gaitasunei dagokienez, prestakuntza ikastaroak antolatuko ditugu, hainbat gairi buruzkoak: hala nola, teknologia berriak, bizitza profesionalerako urratsa, lan elkarrizketak, hitzezko eta idatzizko komunikazioa, hizkuntz gaitasunak, etab.

Ikasleek lanbidera hurbilduko dituzten esperientzien bidez ikasi behar dute, eta horretara bideratu behar dugu ikasgelan jasotzen duten prestakuntza. Ikasturte bakoitzean eskaintzen den praktika kopurua handituko dugu; junior enpresak mantendu eta proiektu berriak bultzatuko ditugu bide horretan.

Unibertsitatean egingo duten ibilbidean, kalitatezko prestakuntza eleanitza eskaini nahi diegu, bai eta esperientzia bital aberasgarri bat ere. Ildo horretan, hainbat arlotan titulu bikoitzak baita titulu berritzaileak ere eskainiko ditugu, esate baterako, datorren ikasturtean Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua emango da gure ikasgeletan.

Sustatu egingo dugu Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoa, haren hiru ardatzetan: Prestakuntza/Ikerketa, Lurraldearekiko lotura, eta Nazioartekotzea. Gainera, etengabeko prestakuntzarako plan bat sortuko dugu, lurraldeko enpresekin eta gizarte erakundeekin elkarlanean, helburu hori betetzeko.

2.-Aukera profesionalak eskaintzen dituen unibertsitatea: pertsonek osatutako unibertsitatea eta pertsonak helburu dituena

Irakaskuntzan, ikerketan eta kudeaketan bikaintasuna lortzeko, ezinbestekoa da irakasle-ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak ondo prestatuta eta motibatuta egotea.

Administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, konpromisoa hartzen dugu haien ibilbide profesionalean lagundu eta kalitatezko enplegua bermatzeko.

Horretarako, gaur egun kontratu programen bidez finantzatzen diren plazak sortuko ditugu eta %10 areagotuko ditugu AZPkoen kontratazioak irakaskuntzan eta ikerketan laguntzen duten zerbitzuetan. Gainera, bultzada emango diogu merezimenduetan eta gaitasunean oinarritutako karrera profesionalari. Eta kudeaketari begira langileek duten gogobetetze maila ezagutzeko mekanismoak ezarriko ditugu.

Halaber, Prestakuntza Plana sendotuko dugu eta prestakuntza espezifikoko programa bat ezarriko dugu, administrazioaren burokrazia maila gutxitzeko.

Irakasle-ikertzaileei dagokienez, ahalegin berezia egingo dugu talentua erakarri eta babesteko, baita ibilbide akademikoaren garapena eta promozioa bultzatzeko ere.

Alde horretatik, martxan jarriko dugu prestakuntza eta tutoretza programa bat irakasle-ikertzaile berrientzat, gurean lanean hasten diren pertsonek unibertsitatean integratu eta beren karrera egiteko modua izan dezaten, guztiz beharrezkoa dena belaunaldi aldaketa egoki bat egiteko.

Bestetik, jakin badakigu zein den unibertsitate hoberenen arrakastaren zioa: hots, irakasle onenak kontratatzea. Irakasleen kontratazioa malgutzeko neurriak aztertuko ditugu, irakasle eleanitz gehiago kontratatu ahal izateko, herri honekin eta bere unibertsitatearekin konprometituta egongo badira ere, gure inguru sozioekonomikoari eta mundu zabalari ere begiratuko diotenak.

Administrazio eta Zerbitzuetako langileen eta Irakasle-Ikertzaileen enpleguaren kalitatea hobetzeko ahaleginean, egonkortasun akordio berri bat negoziatuko dugu gai horretan zeresana duten eragileekin, egungo egoerara egokitutako akordioa izango dena. Lanpostuetako baldintza fisikoak eta psikosozialak hobetuko dituzten lan-inguruneak sortuko ditugu.

Bestetik, kontziliazio neurriak hartzen jarraituko dugu, lana eta familia bateragarri egiteko eta laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatuko ditugu.

3.- Unibertsitate ikertzailea: jakintza sortzea eta gizartera nahiz ingurune ekonomikora transferitzea

UPV/EHU Euskal Herriko erakunde ikertzaile nagusia da, eta konpromiso argia dugu nagusitasun hori sendotzeko, ikerketa egiturak indartzeko politiken bitartez.

Saiatuko gara UPV/EHUk jakintzaren sorkuntzan eta transferentzian duen lidergoa indartzen, baita euskal gizartearekiko lankidetzan duen egitekoa ere, gizarte garapena eta lehiakortasuna hobetzeko. Ahaleginduko gara, baita ere, Euskal Herriko beste erakunde ikertzaile batzuen eta eragile sozioekonomikoen gaitasun zientifiko-teknologikoak integratzen, eta oinarrizkoa iruditzen zaigu elkarlanean aritzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearekin, elkarlan horren emaitzak balio erantsia emango diolako bi aldeen baturari.

Gure beste helburu handien artean, aipatzekoak dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Parkea bultzatzea plataforma zientifiko-teknologikoak hedatuz, lankidetzan gauzatutako ikerketa proiektuak sustatuz eta oinarri teknologikoko enpresak finkatuz.

Era berean, funtsezkoa da ikertzaileak pixkanaka ikertalde lehiakorretan sartzea, eta talde horiek lankidetzan aritzea, garrantzi handiko egitasmoei elkarrekin ekiteko.

Gainera, gure unibertsitatearen eta enpresen arteko elkarlana indartu nahi dugu Europako garapenerako lankidetzaren baitan, egitasmo handietan parte hartzeko (hala nola, Horizon 2020, 2014-2020 Egitura Funtsak, KIC programa, etab.) eta ikertaldeei laguntzea eskaintza teknologikoaren komertzializazioan. Horren bidez, areagotu nahi dugu lortutako itzulkina.

Beste alde batetik, ikertzaileak prestatzea etorkizunari begira eginiko inbertsio bat da, unibertsitatearentzat ez ezik, baita gure egitura sozioekonomikoaren berrikuntzarentzat ere. Konpromiso argia dugu apustu horrekin, eta horretarako proposatzen ditugun neurriak hauek dira: alde batetik, prestakuntza katalogo bat sortu eta ezartzea -eta bestetik- gure doktoregaiei mundu profesionalera hurbilduko dituzten esperientziak izateko modua eskaintzea. Era horretan, doktore tesien kopurua eta kalitatea handitu nahi ditugu.

Helburu hori lortzeko, Zabalduz programari jarraipena ematea gustatuko litzaiguke, hainbat erakunderekin lankidetzan gauzatzeko doktoregoetarako deialdiak diseinatuz, batera finantzatuko direnak.

Beste alde batetik, egitura zientifiko eta teknologiko berriak sortu nahi ditugu, bai Nazioarteko Bikaintasun Campusaren eta Euskadiko RIS3 estrategiaren eremuetan bai kanpoko laguntza duten beste arlo batzuetan, ekimen arrakastatsuen ereduari jarraituz; hala nola, Plentziako Itsas Estazioaren edo Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren ereduei.

4.- Una Universidad comprometida con la docencia: reconocimiento social de la actividad formativa.

En primer lugar, resulta esencial estrechar la relación con las redes de Formación Profesional y de Bachillerato.

En este momento la mejor oferta formativa se logra desplegando una estrategia que tienda puentes entre grados y posgrados, de forma que el alumnado pueda seguir itinerarios formativos coherentes pero diversos.

Al mismo tiempo, queremos potenciar un modelo profesional académico que integre de forma equilibrada la labor docente e investigadora, para que repercuta positivamente en la calidad de la formación del alumnado. Trabajaremos con el fin de incrementar la valoración de la docencia de calidad por parte de la comunidad universitaria y de la sociedad vasca, implicando a los y las mejores docentes en programas de formación del profesorado, y prestigiando la docencia de calidad a través de su reconocimiento público.

También aspiramos a mejorar la percepción de la calidad de la formación de la Universidad del País Vasco en la sociedad. Nuestra universidad dispone de una oferta académica de gran nivel, que debe ser difundida. Trataremos de visibilizar la contribución que nuestra universidad realiza a la sociedad vasca, intensificando la divulgación de la ciencia en la sociedad y difundiendo la actividad docente innovadora en ámbitos locales e internacionales.

5.- Una Universidad donde convivir: mejora de la calidad de vida de la comunidad universitaria

Queremos que los campus sean espacios de convivencia que favorezcan el bienestar de los miembros de la comunidad universitaria. Para ello, debemos disponer de instalaciones y servicios que respondan a nuevas necesidades formativas e investigadoras.

En este sentido, nuestros esfuerzos se centrarán, sobre todo, en impulsar el proyecto de construcción de la nueva Facultad de Medicina y Enfermería junto al Hospital Universitario de Basurto, sin olvidar la necesidad de adecuar aquellos espacios que no están en condiciones óptimas.

Además, queremos diseñar un plan de actuación para avanzar en la solución de los problemas que condicionan la movilidad de las personas y mejorar la calidad de los servicios ofrecidos.

Consideramos de gran interés potenciar la sostenibilidad de los campus y, por ello, aspiramos a desarrollar una estrategia global de campus sostenibles, trabajando junto a las instituciones competentes para que se pueda acceder al Campus de Álava y al Área de Leioa-Erandio del Campus de Bizkaia en tranvía, apoyando la construcción de bidegorris, y proponiendo fórmulas para reducir la duración de los trayectos y del coste del transporte público.

Por otra parte, impulsaremos iniciativas que contribuyan a adquirir hábitos de vida saludables por medio de una oferta deportiva atractiva y de calidad.
Aspiramos, también, a integrar el mundo de la cultura en la vida universitaria, trabajando estrechamente con el alumnado y con los agentes culturales e instituciones públicas y privadas del entorno.

6.- Una Universidad enraizada en nuestro entorno: compromiso con la sociedad y la cultura vasca

La UPV/EHU tiene sus raíces en Euskadi y está al servicio de la sociedad vasca. Por ello, el euskera debe utilizarse con normalidad en docencia, investigación y gestión.

Nos comprometemos a potenciar la oferta docente de grado y posgrado en lengua vasca, a fin de garantizar que las personas que salgan de nuestras aulas se desenvuelvan adecuadamente en el contexto lingüístico y sociocultural donde, como regla general, van a ejercer su labor profesional. Debemos alcanzar la excelencia en la docencia en euskera impulsando el desarrollo de terminología técnica y la producción de manuales docentes.

Trabajaremos, asimismo, para potenciar tanto la producción científica en euskera como su difusión y divulgación. Promoveremos la realización de tesis doctorales en euskera, incidiendo especialmente en las que tengan mención internacional.

La UPV/EHU es un catalizador cultural de primer nivel. Queremos reforzar el papel que desempeña nuestra universidad en el desarrollo sociocultural de Euskal Herria. Aspiramos a ser referente en formación, investigación y difusión del arte y la cultura vasca, para lo cual impulsaremos y difundiremos actividades relacionadas con su estudio y proyección social, y crearemos redes para vertebrar la comunidad científica que estudia la cultura vasca.

Nos proponemos también impulsar los foros de encuentro universidad-agentes socioculturales (en particular, el foro EHUgune), y promover, en colaboración con el Consejo Social, encuentros sectoriales con los agentes económicos y sociales para abordar temas como proyectos de investigación conjuntos, prácticas en empresas y entidades sociales del entorno, etc.

7.- Una Universidad abierta al mundo: integración de la dimensión internacional en todos los ámbitos de la actividad universitaria

La Universidad del País Vasco está abierta al mundo y quiere compararse con las mejores universidades internacionales. Si queremos estar a la altura de las mismas, la internacionalización debe impregnar toda la actividad universitaria. Por ello, diseñaremos y desarrollaremos un Plan de Internacionalización.
Aspiramos, también, a fomentar la internacionalización de nuestra oferta formativa, promoviendo, con socios estratégicos internacionales, dobles titulaciones y títulos conjuntos que faciliten la capacitación profesional en varios países. Asimismo, aumentaremos la oferta de grados y posgrados en inglés, también de titulaciones trilingües.

En cuanto a la investigación, ya hemos señalado anteriormente que pretendemos aumentar la participación y el liderazgo de la UPV/EHU en proyectos de investigación a nivel europeo e internacional, así como la participación en consorcios y redes de excelencia.

Por otra parte, impulsaremos la movilidad internacional y potenciaremos la formación y acreditación en competencias lingüísticas de los tres colectivos universitarios. También fomentaremos la atracción de visitantes internacionales.

En el ámbito de la internacionalización prestaremos especial atención a las oportunidades que nos brinda el Campus Eurorregional Transfronterizo y reforzaremos nuestra participación en la red Aquitania-Euskadi-Navarra. Asimismo, afianzaremos la Red Latinoamericana de Máster y Doctorado para consolidar la presencia de la UPV/EHU en Latinoamérica mediante la colaboración con universidades e instituciones de Educación Superior.

8.- Una Universidad comprometida socialmente: un auténtico servicio público

La UPV/EHU es una universidad comprometida socialmente, inclusiva y diversa, en la que la igualdad de oportunidades es un valor esencial. Responderemos a la diversidad de necesidades del alumnado y facilitaremos a aquellas personas con dificultades económicas la permanencia en los estudios a través de una política de ayudas. Desarrollaremos, también, un proyecto piloto de incorporación de estudiantes en situación de vulnerabilidad a la educación superior, en colaboración con las instituciones competentes.

Garantizamos nuestro apoyo al alumnado con discapacidad y necesidades educativas especiales tanto en su incorporación a la universidad como a lo largo de su trayectoria académica. Además, haremos nuestros los compromisos adoptados por la UPV/EHU en materia de ayuda a las personas refugiadas y trataremos de ampliar y mejorar las posibilidades de estudios universitarios a las personas internas en centros penitenciarios.

La UPV/EHU es, ante todo, una universidad pública y, como tal, su actividad docente, investigadora y de gestión debe ser coherente con los objetivos de desarrollo sostenible, entre los que se incluyen la igualdad de género, la cultura de la paz y la convivencia, y la cooperación al desarrollo.

Fomentaremos el compromiso de los universitarios y las universitarias con los derechos humanos, impulsando actividades relacionadas con su estudio, investigación y proyección social.

Queremos convertir a la UPV/EHU en una institución sostenible y comprometida socialmente, que sirva de referencia a la sociedad vasca.

9.- Una Universidad que promueve el buen gobierno: universidad cercana y amable, con un gobierno participativo, eficiente y transparente

Deseamos impulsar una gestión administrativa menos burocrática, más ágil, cercana y transparente. Para ello, desarrollaremos la administración electrónica y mejoraremos el nivel de transparencia en todas las actividades. También adecuaremos las estructuras universitarias a las nuevas necesidades y mejoraremos su gestión.

Por otra parte, nos planteamos el reto de mejorar la eficacia y eficiencia del gasto poniendo en marcha el Sistema de Contabilidad Analítica, reforzando los mecanismos de control internos y externos, y realizando una gestión económica transparente que sea sencilla y comprensible.

Trataremos de crear un clima institucional que favorezca la comunicación y las relaciones entre los distintos colectivos universitarios. Sin duda, ello mejorará el bienestar de las personas y reforzará el sentimiento colectivo de pertenencia a la UPV/EHU. En este mismo sentido, queremos potenciar interna y socialmente la red EHUalumni.

Estos son los retos y líneas de actuación principales que nos hemos marcado para los próximos cuatro años. Se trata sin duda de un proyecto ambicioso, que se funda en las necesidades de nuestra universidad y en los servicios que ésta proporciona a toda la sociedad vasca. Somos conscientes de la dificultad que supone culminar en su totalidad este amplio programa de actuaciones, pero vamos a hacer todo lo posible para conseguirlo. Solicitamos en consecuencia, la colaboración de las instituciones de este país, y muy en particular, del Parlamento vasco.

Para desarrollar parte de estos objetivos sería necesaria la modificación de algunas de las normativas actualmente en vigor. Del mismo modo, somos conscientes de la importancia de contar con un marco estable y suficiente de financiación. No me cabe ninguna duda de que este Parlamento, y todas las formaciones políticas en él representadas, coinciden con ese criterio de estabilidad y suficiencia financieras. En este sentido, esperamos que el nuevo Plan Universitario, que se desarrollará durante el próximo año, facilite la consecución de estos objetivos para situar a la Universidad del País Vasco entre las mejores universidades del mundo y seguir sirviendo a nuestro país desde la docencia, la investigación y la transferencia de conocimiento.

Mila esker zuen arretagatik
Muchas gracias por su atención y quedo a su disposición.