Real Sociedad de Futbol SAD

09/28/2017 | News release | Distributed by Public on 09/28/2017 09:21

Real Sociedad Fundazioari errekonozimendua

Real Sociedad Fundazioak MatiaZale errekonozimendua jaso du gaur goizean, Matia Fundazioak sustatuta sortzen den proiektua eta bere helburua adineko zein ezgaitasuna duten pertsonen ongizatea sustatzea duelarik, hauei erantzun egokia emanez eta horretarako ekimenak bultzatuz. Bestalde, gai hauen inguruko sentsibilizazioa zabalduz gizartean.

MatiaZaleaken aurtengoan egin diren ekimenak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dira, non Mari Carmen Garmendia, Matia Fundazioko presidentea, Joxe Murua, Laboral Kutxa, Jose Ignacio Espel, Aquariumeko presidentea eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria. Mari Carmen Garmendia itxaropentsu agertu da, 'Matia Fundazioa eta Real Sociedad Fundazioaren arteko erlazioa, baina ziur nago oso iraunkorra, aberatsa eta pertsona askori mesede egingo diola'. 'Real Sociedadean adinekoen pertsonen ongizatearen alde egiten dugu, eta Matia Fundazioarekin dugun akordioak aukera ematen digu narriadura kognitiboa duten pertsonei bokazio hau sentiaraztea, futbolak duen indar emozionalaren bitartez beraien oroimenak berpizten', aipatu du Andoni Iraolak.

Gaur arratsaldeko 19:00tan Orona Fundazioak duen auditorioan, Hernani, MatiaZaleakeko hirugarren edizioa izango da. Matia Fundazioak ekitaldi honetan elkarlanean dabiltzan elkarte eta boluntarioei aitortza egin nahi die. Bertan Ohorezko MatiaZalea izendatuko da, aurtengoan Donostiako Aquariuma, betidaniko kolaborazioa oinarri hartuta.