Real Sociedad de Futbol SAD

11/18/2017 | News release | Distributed by Public on 11/18/2017 16:09

Gola falta izan da

Sansek gol bakar batengatik galdu du Zubietan Gernika Cluben aurka. Kanpokoek izan dituzten aukera bakarrenetarikoak aprobetxatu dituzte hiru puntuak eramateko. Faltek eta kanporatze desberdinek txuri-urdinen jokoa zaildu dute.

Ondo hasi dira Imanol Alguacilen mutilak neurketan, batik bat baloiaren jabetzari esker, baina aukera argirik sortu gabe. Bizkaitarrak pixkanaka-pixkanaka partidan sartzen joan dira, kontraerasoetan arriskua sortuz. Horietako batean, Madrazok lortu du neurketako gola, lehenengoa eta bakarra izan denam Entziondoren pase baten ondorioz. Hemendik aurrera, Sanseri kosta egin zaio arriskua sortzea, Gernika Club ondo aritu delako atzean defentsiboki, aukerarik jasan gabe.

Gipuzkoarrek baloiaren jabetzarekin jarraitu dute bigarren zatian. Hasi eta gutxira, Lapeñak berdinketa gertu izan du, baina bere burukada ate gainetik joan da desbideratuta. Epaileak kanpoko Berasaluze eta etxeko Muguruza kanporatu ditu geroxeago, eta horrek jokoa moteldu du, bizkaitarren mesedetan. Olaetxeak txartel gorria ikusi eta minutu batera, Celorriok, eskuin hegaleko zentro batean, burukada kanporuntz bidali du. Hori izan da azkeneko aukerarik argiena, neurketa hor bukatuz.

Sansek, porrota jasan badu ere, sailkapeneko lehenengo postuetan jarraitzen du. Hurrengo astean Ligako liderraren zelaia bisitatuko dute: CD Mirandes.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Celorrio, min. 72), Guevara, Gorostidi (Olaizola, min. 77), Muguruza, Capilla, Merquelanz, Jauregui (Calvillo, min. 87).

Gernika Club: Diego, Iker Bilbao, Berasaluze, Carracedo, Calle, Otiñano, Lander Olaetxea, Madrazo (Larrucea, min. 85) Mikel Murgoitio, Entziondo (Barron, min. 76), Txema (Pradera, min. 68).

Gola: 0-1: Madrazo, min. 27

Epailea: Martinez Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabel eta Celorriori eta kanpoko Mikel Murgoitio eta Otiñanori. Etxeko Muguruza eta kanpoko Berasaluze kanporatu ditu bi txartel hori erakutsi ondoren bakoitzari, eta kanpoko Lander Olaetxea kaleratu du txartel gorria erakutsi eta gero.